Filipe II.a (Nafarroako mariskala)

Nafarroako 6. mariskala
Filipe (Nafarroako mariskala)» orritik birbideratua)

Filipe Nafarroa-Peraltakoa (?-Zarrakaztelu, 1480) nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 6. mariskala izan zen[1]. Gerra Zibilean Nafarroako armadaren eta agaramontarren buruzagia izan zen.

Filipe II.a (Nafarroako mariskala)

Nafarroako mariskal

1471 - 1480
Petri I.a (Nafarroako mariskala) - Petri Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaTafalla
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZarrakaztelu, 1480
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaPetri I.a (Nafarroako mariskala)
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNafarroako Gerra Zibila

Bizitza aldatu

Filiperen gurasoak Petri Nafarroa-Peralta, Nafarroako 5. mariskala, eta Ines Enrikez Lakarra izan ziren[1]. Ez dakigu ez noiz ez non jaio zen; Tafallan seguruenik, bertan baitzuen oinetxea. Badakigu, ordea, zein girotan: tradizio luzeko elkarrekiko etsaigo giroan, Nafarroa-Peralta eta Beaumont etxeen artekoan. Artean gaztea zela, 1471n, beaumondarrek, Filipe Beaumontekoak hain zuzen ere, bere aita hil zuten Iruñeko Comptos Ganberako patioan. Filipe seme nagusiak jaso zuen mariskal kargua, baita aita bezala hil ere 1480an Luis III.a Beaumontekoa Leringo kondea eta Nafarroako kondestableak zuzendutako beaumondarren zelata batean Olibako monasteriotik gertu. Ondorengoa Filiperen anaia zen Petri II.a izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Sánchez-Marco, Carlos. Casa de los Navarra. in: Historia medieval del Reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
  2. Serrano Izko, Bixente. (2011-10-02). «Pedro II.a mariskala: Nafarroari leial hiltzeraino» Argia (2292). Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Petri I.a Nafarroakoa
 
Nafarroako mariskal
Filipe II.a Nafarroakoa

1471-1480
Ondorengoa
Petri II.a Nafarroakoa