Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fika (argipena)».

Fika Gamiz-Fika udalerri bizkaitarraren auzoa da, 1928ko fusioa arte berezko udalerria osatzen zuena. Gaur egun, BI-3102 errepideak herria lotzen du alde batetik Ergoienekin (Gamiz-Fikako herriburua) eta bestetik Astorekarekin (Larrabetzu).

Fika
 Euskal Herria
Fikako plaza, eliz eta baseliza
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGamiz-Fika
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′39″N 2°48′32″W / 43.31083°N 2.80889°W / 43.31083; -2.80889
Demografia

Herritarrei "fikatar" deitzen zaie.

Mugakideak aldatu

Iparraldean Ergoien herrigunea, hegoaldean Alegria auzunea, ekialdean Legarreta auzunea eta hego-mendebaldean Lezama eta Zamudioko udalerriak mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria aldatu

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1920koan) 374 biztanle eta 76 etxe zituen. INE estatu espainiarreko estatistika-erakunde ofizialak ez ditu Fika eta Gamizeko biztanleria-datuak bereizita eskaintzen, beraz ez dago populazio-kopuruak zehatz ematerik.

Jakingarriak aldatu

1427koa dugu herriaren lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.

Auzo nagusiari Elexalde deitzen zaio, 294 biztanle zituena 2008an, eta bertan dago ikusteko modukoa den San Martin eliza, 1500 inguruan eraikia.

Jaiak aldatu

Maiatzaren 15ean ospatzen dira Fikako jaiak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa