Fidula[1] eta arkuko bihuela antzinako harizko instrumentuak dira, bereziki Erdi Aroan erabilitako musika tresnak.

Fidula
necked box lutes played with a bow (en) Itzuli
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-71

Itxura aldatu

Sei edo zazpi hari pare dituzte. Hariak tripakoak ziren metalezkoak oraindik ez zeudelako asmatuta, horiek XVII. mendearen inguruan agertu baitziren. Bere tamaina oso desberdina izan ahal da eta Europa osoan ezagutzen zen laute instrumentuarekin batera; bihuelaz obra garrantzitsuak egin ziren. XVI. mendean Espainian zegoen gitarraren antza dauka, bere barruko aldea laua edo formarekin izan ahal da. Eskuko bihuela errenazimentuaren instrumentu garrantzitsu bat izan zen.

Bihuela motak aldatu

Hiru bihuela mota zeuden:[2]

  • uztai itxurakoa: haren oinordekoak gaur egungo arrabita, biola eta biolontxelo dira.
  • txotxez jotzen zena: bandurria, lautea eta mandolina dira horren moldaketak.
  • gurpilduna, behatzekin jotze zena. Eskuz jotzen denak du gaur egun bihuela izena.

Musikagileak aldatu

Musikagile handiek bihuelari buruzko musika liburuak idatzi zituzten, besteak beste, Luys Millán, Luys de Narváez, Alonso Mudarra, Enriquez de Valderrábano, Diego Pisador, Miguel de Fuenllana, Juan Bermudo, Thomas de Santa María, Estaban Daza, Antonio Cabezón.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.