Fidias, grezieraz Φειδίας, (Atenas K.a. 480 inguru - Olinpia K.a. 430 inguru), Antzinako Greziako eskultore ospetsuena izan zen. Margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko garaikidea.[1]

Fidias Partenoiko frisoa lagunei erakusten (1868, Sir Lawrence Alma-Tadema).

Bizitza aldatu

Fidiasen bizitzaz xehetasun gutxi ezagutzen dira. Jakina da, Maratoiko bataila amaitu eta gutxira Atenasen jaio zela. Bere hezkuntzaz datu ugari daude. Hegias Atenaskoa, Ageladas Argosekoa eta Polignoto Tasosekoa margolaria, hirurak, bere irakasle izan zirena jotzen da. Brontzea lantzeko teknika Argoseko eskolan ikasi zuen Ageladasekin, Miron eta Polikletorekin batera. Bere jarduera artistikoa K.a. 464an omen zuen.

Pausaniasek Fidiasen bi ikasle aipatzen ditu, era berean bere eromenoi izan zirela. Bata Agorakrito zen, Ramnuten egin zuen Nemesis eskulturaz ezaguna; bestea Pantarkes elistarra, K.a. 436ko 86. Olinpiadetan irabazle. Alkamenes ere Fidiasen jarraitzaile izan zen. [2]

Lanak aldatu

Hastapenak aldatu

Fidiasen lehenetariko lanak, Maratoiko oroitzapenerako laudoriozko lanak ziren, greziar garaipenaren ospakizun. Delfosen brontzezko multzo handia jaso zuen. Hauen artean Atena eta Apolo greziar jainkoen eskulturak, Atikako heroi ugari eta Miltiades Gaztea jenerala. Atenaseko Akropolian, Fidiasek Atenaren estatua erraldoia ezarri zuen, itsasotik urrundik ikusgarri zena. Pelene eta Platean Fidiasek Atenaren beste bi estatua egin zituen. Eta Eliseko jendearentzat urrez eta boliz egindako Afrodita jainkosarena.

Zeusen Olinpiako estatua eta Partenoiko Atena aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zeusen Olinpiako estatua»

Antzinako greziarren artean, beste guztien gainetik ospez nabarmendu ziren Fidiasen bi lan: urre eta bolizko Zeusen estatua erraldoia Zeusen Tenpluan, Olinpian; eta Partenoiko Atena greziar jainkosaren eskultura. Bi eskulturak K.a. V. mendearen erdialdean eraikiak izan ziren. Hainbat erreplika egin izan dira, antzina eta garai modernoan. K.a. V. mendetik, aurkitu diren Zeusen estatuaren kopiak, Elideko txanponetan eginiko kopia txikiak dira. Horrek buruaren eta estatuaren itxuraren nozio orokor bat ez besterik ematen digu. Partenoiko Atenarenak, marmolezko bi kopia txiki aurkitu dira Atenasen.[3]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «:: Greziar simmetria - Belleza al desnudo ::» static.bbmuseoak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  2. «Hermes jainkoaren buru handi bat agertu da Atenasko erdi-erdian» naiz: 2020-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  3. «Fidias - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fidias  

Kanpo estekak aldatu