Festa della Sensa (euskaraz Igokunde-jai) Igokundearen egunean Venezian ospatzen den tradizio luzeko festa handia da.[1]

Bucintoro portura itzuliz, Canalettoren margolan batean.
Bucintororen irteera. Francesco Guardiren margolana.

Jatorria aldatu

Hau Veneziako Errepublikaren festa nagusia zen. Jatorria Dalmaziaren konkistan dago: 1000 urte inguruan Pietro II.a Orseolo duxak Dalmazia menperatu zuen eta festa honen bidez lortutako arrakasta ospatzen zen.[2]

Itsasoarekin ezkontza aldatu

Festaren erritoa gaur egun ezagutzen dugun moduan, 1177an sortu zen. Urte horretan Alexandro III.a aitasantuak eta Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak bakea sinatu zuten. Horrela, urtetako gatazkari bukaera ematen zitzaion. Aitasantuak, orduan, bere zerbitzuak eskertzeko, Sebastián Ziani duxari eraztun bat oparitu zion; eraztun horrekin duxak «Itsasoarekin Ezkontza» izeneko errito bat bete behar zuen.

Erritoa horrela betetzen zen: Veneziako agintariak itsasoarekin sinbolikoki ezkondu behar ziren. Horretarako, duxa, Bucintoro itsasontzian, errepublikako beste agintariekin batera eta txalupa askoz laguntzarekin, eraztuna itsasora bota behar zuen. Botatzeko unean hau esan behar zuen: «Desponsamus te, mare nostrum, in signum ven perpetuique dominii» («Zurekin ezkontzen gara, gure itsasoa, betiko menpekotasunaren sinbolo bezala»).[2]

1965tik zeremoniaren inguruan birsortze historikoa antolatzen da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

(Frantsesez)(Gaztelaniaz):Festaren webgune ofiziala.