FesTVal Espainiako Telebista Jaialdia da. Telebistari soilik eskaintzen zaion lehen jaialdia da, bere formatu guztietan: programak, lehiaketak, magazinak, telesailak, besteak beste. Gasteizen du egoitza, eta Murtzia, Albacete eta Burgos hirietan ere izan da udaberriko edizioan.

Jaialdia publiko zabalarentzat pentsatua dago, ikusleak telebistaz zuzenean goza dezan eta protagonistak zuzenean ezagutu ditzan.

Denboraldiko telesail eta saio berriak estreinatzen dira, eta hedabideetako profesional nabarmenekin kultur topaketak egiten dira, baita zuzeneko emanaldiak ere. Programak eta profesionalak omentzen eta saritzen dira. Hori guztia, kate nagusi guztien parte-hartzearekin eta intereseko artistekin. EITB da ekitaldiaren anfitrioia.

Kanpo estekak aldatu

FesTValen webgune ofiziala