Fernando Schwartz

idazle espainiarra

Fernando Schwartz Girón (Geneva, 1937) espainiar idazle eta kazetaria da. Zuzenbideko eta Diplomaziako ikasketak egin zituen. Diplomatiko gisa, Costa Rican izan zen 1965ean; 1968an, Londresen; eta, 1971n, Sttugarten. 1973tik 1976ra, Nazio Batuentzat lan egin zuen. Azken urte horretan, Kanpo Arazoetako Ministeriora bidali zuten, Madrila. 1977tik 1981era, Espainiako enbaxadore izan zen Kuwaiten, eta, hurrengo urtean, Informazio Diplomatikoko Bulegoko zuzendari nagusi. Geroago, kargu hori utzita, Espainiako enbaxadore izan zen Herbehereetan, 1988ra arte. Urte hartan, diplomazia-karrera utzi, eta El País egunkariaren eta Prisa eta Timón taldeen argitalpen-batzordearen buruzagitza hartu zuen. 1995ean, telebistan hasi zen lanean, aurkezle gisa. Urtebete geroago, literaturako Planeta saria irabazi zuen El desencuentro liburuarekin. Urte batzuk lehenago, 1982an, finalista izana zen La conspiración del golfo liburuarekin. Beste lan aipagarri batzuk: La internacionalización de la Guerra Civil española (1971), Al sur de Cartago (1985), El teléfono blanco (1989), El viajero ocasional (1990), Kuwait (1990) eta La reina de Serbia (1993), El engaño de Beth Loring (2000), Educación y descanso. Las anécdotas de la diplomacia (2000), Cambio dos de veinticinco por una de cincuenta (2002), Vichy 1940 (2006), El cuenco de laca (2008) eta El príncipe de los oasis (2009).

Fernando Schwartz

ambassador of Spain to the Netherlands (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaGeneva1937ko azaroaren 15a (86 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaJuan Schwartz Díaz-Flores
Hezkuntza
HeziketaColegio del Pilar (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, idazlea, telebista aurkezlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak

Erreferentziak aldatu