Fernando Remacha

musikagile espainiarra

Fernando Remacha Villar (Tutera, 1898ko abenduaren 15a - Iruñea, 1984ko otsailaren 21a) nafar musikagilea izan zen[1] Frankismoaren errepresioa pairatu zuen.

Fernando Remacha

Bizitza
JaiotzaTutera1898ko abenduaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1984ko otsailaren 21a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Espainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0718855 Musicbrainz: 5e9f58f4-46d0-4697-baeb-3271a59b4f39 Discogs: 4263966 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Biolin ikasketak Tuteran hasi zituen; geroago Iruñean Aramendiarekin ikasi zuen. Ondoren, Madrilera joan zen ikastera, konposizioa Conrado del Camporekin, eta biolina José del Hierrorekin. Madrilgo garai horretan bere lene lanak idatzi zituen: La Maja Vestida (1919) balleta, Alba (1922) poema sinfonikoa, eta Tres piezas para piano (1923).

1923. urtean San Fernando Arte Ederretako Akademiako Erroma saria irabazi zuen. Ondoren, Italiara joan zen eta Gian Francesco Malipierorekin ikasi zuen. Garai horretan abesbatza eta orkestrarentzako Quam pulchri sunt motetea (1925) eta Homenaje a Góngora (1927) idatzi zituen.

1928. urtean Madrila itzuli zen; Arbosen Orkestra Sinfonikoan biolaren plaza eskuratu zuen oposizioa gaindituz. Halaber, Filmófono enpresaren zuzendaritza artistikoa eta gerentzia hartu zuen; horri esker film desberdinen soinu banda prestatuko ditu eta José Luis Sáenz de Heredia edo Luis Buñuel mailako zuzendariekin lan egingo du. Nolabait, Espainiar zinema musikaren aitzindarietako bat izan zen.

1930ean Grupo de Madrid aurkeztu zen, Grupo del 31 o de la República izenez ere bataiatua. Harenak dira Salvador Bacarisse, Juan José Mantecón, Rosita García Ascot, Rodolfo eta Ernesto Halffter anaiak eta Fernando Remacha, 27ko Belaunaldiko musikaririk adierazgarrienetako bat bihurtu zena. Hiru aldiz irabazi zuen Espainiako Musika Saria[2].

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Tuterara itzuli zen eta ia 1950eko hamarkadara artera arte utzi zuen konposizioa, hau da, ez zuen lan berririk sortu. 1957. urtean Iruñeko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten. Teresa Catalán musikagile iruindarraren irakaslea izan zen. 1980. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen berriro.

Remacharen lan aipagarriak dira, besteak beste: Kuartetoa (1925), pianorako; San Fermin bezperak (1951), oratorioa; Gitarra eta orkestrarako kontzertua (1955); Lizarrako rapsodia (1960), pianorako eta orkestrarako; Jesu Kristo gurutzean (1964), kantata.

Sariak eta omenaldiak aldatu

  • 1932 - Espainiako Musikaren Sari Nazionala
  • 1938 - Espainiako Musikaren Sari Nazionala
  • 1973 - Nafarroako Unibertsitatearen Honoris Causa Doktorea
  • 1973 - Tuterako sem kuttuna[3]
  • 1980 - Espainiako Musikaren Sari Nazionala

Bibliografia aldatu

  • Fernando Remacha, Música de Fernando Remacha [música impresa], Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra, Pamplona.
  • Margarita Remacha, Fernando Remacha, una vida de armonía, Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra, Pamplona, 1996.
  • Egile Batzuk. Jornadas en torno a Remacha y la Generación del 27, Universidad Pública de Navarra, Pamplona, 1998.
  • Marcos Andrés Vierge, Fernando Remacha: el compositor y su obra, Instituto Complutense de Ciencias Musicales, Madrid, 2003.

Erreferentziak aldatu

  1. Margarita Remacha, Fernando Remacha, una vida de armonía, Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1996
  2. Marcos Andrés Vierge, Fernando Remacha: el compositor y su obra, Instituto Complutense de Ciencias Musicales, Madril, 2003
  3. Pérez Sánchez, Beatriz (2011). «Semblanza de Julio Ramón Segura Moneo, archivero municipal de Tudela». Huarte de San Juan. Geografía e historia (18): 12. ISSN 1134-8259.[1]

Kanpo estekak aldatu