Feminizidioa (edo, orokorrean, generozidioa) emakumeen (edo gizonen) hilketa sistematikoa da.[1] Motarik zabalduena emakumezkoen aurkako infatizidioa da, Txinan eta beste herrialde batzuetan egindakoa gizonezkoen proportzioa areagotzeko. Kasu ugari gertatzen ari dira modu lokalago batean azken urteotan Guatemala Hirian eta 1993tik Ciudad Juárezen (Mexiko), oraindik ondo ez ikertutako arrazoiengatik baina gorroto selektiboari lotuta dagoena.

Lomas de Poleo, Ciudad Juárez. 1996an leku horretan zortzi emakumeren gorpuak aurkitu zituzten.

Generozidio neologismoa Mary Anne Warrenek 1985ean lehen aldiz erabili zuen ,Gendercide: The Implications of Sex Selection liburuan, genozidio hitzetik eratorrita: feminizidioa, aldiz, XX. mendearen bukaeratik erabiltzen da.

Ezaugarriak aldatu

Feminizidioa emakumea hiltzeari deritzo: kultura patriarkalaren eta genero biolentziaren parte da. Kontzeptua 1990ko hamarkadan erabiltzen hasi zen, genero bortizkeriaren muturreko eraso horieik izena emateko.

Feminizidioa ez da homizidiorako soilik aplikatzen, testuinguru zabalago baterako baizik, hori mantentzen duten testuinguru sozial, politiko, kultural, instituzional eta ekonomikoak dauzka. Propaganda, erritu, tradizio eta egunerokotasunean dauden ekintzen bidez maskulinizatutako gizartean, emakumeen menderatzea eragiten duten mekanismoak dituen sistemarako aplikatzen da, alegia.

Homizidioaren eta feminizidioaren arteko desberdintasunak aldatu

Homizidioa aldatu

  • Ondasun juridiko bat dago, bizitza.
  • Biktima edozein sexutakoa da.
  • Homizidio kasuetan faktore batzuk begiratzen dira (traizioa, planifikatzea, abantaila...).

Feminizidioa aldatu

  • Hainbat ondasun juridiko daude, bizitza, duintasuna, integritatea...
  • Biktima emakumea da.

Feminizidio motak aldatu

Feminizidioen barruan, intimoa eta ez intimoa bereizten dira.

Intimoa aldatu

Feminizidioa biktimarekin harreman sentimentala edo familiartekoa duen edo izan duen norbaitek egiten badu.

Ez intimoa aldatu

Kontrako kasua da, hau da, erasotzaileak ez du inoiz harreman sentimentalik edo familiartekorik izan.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH)» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).

Kanpo estekak aldatu