Felix Espilla Urizarbarrena, izengoitiz Felix (Berriatua, Bizkaia, 1962ko otsailaren 19a -), bizkaitar zesta-puntako atzelaria da.

Felix Espilla
Bizitza
JaiotzaBerriatua1962ko otsailaren 19a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Biografia aldatu

Rhode Islandeko (AEB) New Port pilotalekuan hasi zen profesional bezala, 1978. urtean. 1981 eta 1987 urteetan New Porteko kinielen irabazle nagusia izan zen, bai banakako zein binakako norgehiagoketan. 1983, 1984, 1985. urteetan Palm Beacheko frontoian N.A.J.F. txapelketaren irabazlea izan zen.

Bestalde, 1991 eta 1996. urteetan Euskadiko Binakako Txapela eskuratu zuen; banakakoak, berriz, 1995, 1998, eta 1999. urteetan. Espainiako txapelduna izan zen 1993 eta 1995 urteen bitartean, eta 1995. urtean Munduko Zesta Txapelketa eta Urrezko Zestaren titulua erdietsi zituen. Eusko Basque enpresari lotutako jokalaria da.

Erreferentziak aldatu