Felipa Domínguez Taguada

Gurutze Gorriko erizain eta miliziano komunista

Felipa Domínguez Taguada, Domi edo Irungo Kontsulesa (Irun, ? - Iruñea, 2013ko uztailaren 30a) Gurutze Gorriko erizain eta miliziano komunista izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Milicias Vascas Antifascistaseko kidea izan zen, talde militar horretako emakumezko ezagun bakarra izanik. Ezker Errepublikanotik Espainiako Alderdi Komunistara aldatu zen.[1] Pikoketan fusilaturiko Agapito Domínguezen arreba izan zen.[2]

Felipa Domínguez Taguada
Bizitza
JaiotzaIrun
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotza2013ko uztailaren 30a
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta milizianoa
KidetzaIzquierda Republicana
Espainiako Alderdi Komunista
Milicias Vascas Antifascistas

Biografia aldatu

Estampa aldizkarian Domi izeneko emakume bati elkarrizketa bat egin zioten non bere ezizenaren jatorriaz itaun zioten. Izan ere, Irungo Kontsulesa deitzen zioten:

Irungo Kontsulesa deitzen didate Madrilera datozten euskaldun guztiak, batez ere hangoak, agurtzera etortzen zirelako. Eta noski, baliabideak izaten ez badituzte edo helbide baten beharrean egonez gero, nik beti arreta ematen diet. (Me llaman la consulesa de Irun porque todo vasco, sobre todo de allí que se presentaba en Madrid, solía tener la atención de venir a saludarme. Y claro, si no tiene recursos o le hace falta dirección, yo le atiendo siempre)[1]

Sancho de Beurko elkartearen arabera, Domi izeneko emakume hori Felipa Domínguez Taguada da. Izan ere, Iruneko milizien batzordean zazpi emakumek hartu zuten parte, Felipa bera eta Gabriela Zuazo del Tuero, Francisca Estomba Ayesta, María Luisa García Berrio, María ahizpak, Juana Arregui Urteaga eta Benita Sánchez Laso.[1][3][4]

1936ko uztailaren 20an bolondres aurkeztu zen Irungo guduan zauritutakoak osatzeko eta okupazioak iraun zuen 54 egunetan lan horretan jardun zuen, ondoren ontzi txiki batean Iparraldera gurutzatu zuen. Frantziatik Bartzelonara abiatu zen, Ramón Casanellas Batailoi euskal-katalanaren aginduetara eta azkenik, Madrilera. Madrilen Manuel Irujo eta Antonio Ortega teniente koronelarekin hitz egin eta gero Sevillara joan zen bigarrenarekin odol transfusioetan laguntzeko.[1][3][4][5]

Espainiako Alderdi Komunistak, garaiko beste alderdiek bezala, emakumeak fronteetatik atera zituen eta haien parte-hartzea ahanzturan geratu zen, horregatik hain zuzen ere Feliparen kasua berezia da.[1][3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2018-12-23). «La consulesa de ‘Vasconia’» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  2. «Felipa Domínguez Taguada» Izan zirenak (Izan zirenak eta izango direnak) 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. La consulesa de "Vasconia". (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2018-12-16). «La consulesa de ‘Vasconia’» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Historia, memoria y cómic: las Milicias Vascas Antifascistas» Deia 2021-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak aldatu