Federica Mingolla (Turin, 1994ko azaroaren 8a) eskalatzaile eta mendigoizale italiarra da.

Federica Mingolla
Bizitza
JaiotzaTurin1994ko azaroaren 8a (29 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea

federicaguidaalpina.com
Facebook: federica.ming Instagram: federicamingollaofficial Edit the value on Wikidata

Adriano Trombetta mendi gidariaren (2017ko otsailaren 17an elur-jausi batek harrapatuta hil zen) gidaritzapean hasi zen haitz eskaladan, bide luzeetan eta goi mendian.

Biografia aldatu

Turinen jaioa, 10 bat urtez igerilari aritu zen, 14 urterekin eskalada-murruan eskalatzen hasi eta kirol eskaladan lehian emaitza bikainak lortzen hasi zen arte.

FASI-ko (Kirol Eskaladako Italiako Federazioa) teknikari federatua eta kirol eskalatzaile profesionala izateaz gain, gorputz-hezkuntzako ikasketak ditu (SUISM - Turinen).[1][2]

Kirol ibilbidea aldatu

Kirol eskaladan 2000tik 2014ra atleta nazional bihurtu zen. 2013an Italiako Txapelketan 2. postua lortu zuen eta Munduko Txapelketarako sailkatu zen, baina aire librean eskalatzeko geroz eta zaletasun handiagoak kirol eskaladako lehiatik urruntzeko hautura eraman zuen. 2014an, haitz eskaladan aurkitu zuen bere pasioa eta bete-betean murgildu zen. Bi urte eskasean 8b+ zailtasuneko bideak eskalatzera iritsi zen. "Arroka niretzat ezusteko handi bat izan da: lehenbiziko aldiz nola eskalatu jakitea bezala".

Federicaren espezialitatea TRAD eskalada (tradizionala) deiturikoa da. "Gehien liluratzen nauen eskalada mota mentalki gehien eskatzen duena eta arriskutsuena da. TRAD eskalada edo eskalada tradizionala da deitzen zaiona da eta normalean hori horma handietan bilatzen da. Hormak eskalatzen hasi ziren lehen eskalatzaileek garai batean egiten zuten hori hain zuzen ere. Oso kontzentratuta eta sinkronizatuta egon behar duzu, askotan babesak ez baitaude eskura eta ezegonkorrak baitira".

 
Marmolada (Dolomitak - Italia)

Duela urte batzuk mundu bertikalaren historian sartu zen, eskalada librean, Verdon-en (Frantzia) Tom et Je Ris bideak, Digital Crack Mont Blanc-eko mendigunean eta Marmoladan modu jarraian "Via Attraverso il Pesce" igoerak egin zituen Italiako lehenbiziko emakumea izatea lortu zuenean, besteak beste.

Eskalada estilo ezberdinak praktikatzeaz gain, mendiko eskia ere egiten du eta 2021eko urtarriletik goi mendiko gida ere bada.

Kirol lorpenak aldatu

  • 2014ko ekainean, lehenbiziko igoera absolutua "Fuga dal Ghetto" eskalatuta[3], 8b Val di Lanzon (Italia).
  • 2016ko uztailaren 17an, lehenbiziko emakumea absolutuan Marmoladan "La via attraverso il pesce"-ko[4] 1250 metroak librean eta soka-buru eskalatuz, luze guztiak bat izan ezik (hau "bistara") 19 ordutan.
  • Lehenbiziko igoera absolutua "La falce e le betulle" eskalatuta[5], 8a max Noascan (Italia), Michele Amadiorekin.
  • Lehenbiziko igoera librean eta bistara "Sturm und Drang" eskalatuta[6], Valsoera-ko Torre Staccata del Becco-n granitoan, Gran Paradisoko mendigunean.
  • Lehenbiziko emakume italiarra librean "Tom et Je Ris" eskalatzen[7], 8b+ Verdon-en (Frantzia)
  • Lehenbiziko emakume italiarra librean "Digital Crack" eskalatuta, 8a Mont Blanc-eko mendigunean.
  • Lehenbiziko emakume italiarra librean "Tomowak Dance" eskalatuta, 8a max Caporal-go horman, Valle dell'Orco-n (Italia), (bigarren absolutua Matteo Della Bordella-ren ondoren)
  • 2017an, lehenbiziko igoera absolutua "Occhi Nuovi" bidean, 8a+ trad Valle dell'Orco-n (Italia)
  • 2018an, lehenbiziko igoera absolutua "KTM" bidean, 8a+ trad Valle dell'Orco-n (Italia)
  • 2018ko irailaren 2an Valgrisenche-en (Aostako harana - Italia) haitz-eskaladako txapelketa ezohikoa irabazi zuen emakumezkoen kategorian.[8]

Beste igoera batzuk aldatu

  • "Legittima Visione" Valle dell’Orco-n (TO - Italia)[9], diedrozko 8b granito gorrian
  • "Attacco dei cloni" Valle dell’Orco (TO - Italia), 7b+ trad granitoan
  • "Via della Cattedrale", Marmoladako hego-horma[10], 8a+ max, 800m-ko garapena - 2017-ko abuztuan
     
    Civetta mendia (Dolomitak - Italia)
    "Chimera verticale", Civetta mendiko ipar-mendebaldeko horman igoera[11], (Dolomitak - Italia),(IX, 600m) - 2017-ko abuztuan
  • "Itaca nel sole", Caporal-en, Valle dell'Orco-n (TO - Italia), 8b max, 180m-ko garapena - 2019ko martxoaren 20an, igoera bi egun ezberdinetan[12]

Irekitako bideak aldatu

  • Pakistango "Good No Good" bidea 800 metroko garapenarekin. Itsas mailatik 4900 metrora dagoen "Peak Nik" gailurrera irteten da. 2017ko uztailean Ragni di Lecco-ko Luca Schiera eta Simone Pedeferri- rekin egina.[13]
  • "L'isola che non c'e", Aiguille Croux- en[14], Mont Blanc mendigunean, 3256 m-ko altueran dagoen bidea, 7b+ -erainoko zailtasuna duten 12 luze, 2018ko irailean irekia.
  • "Addio al celibato", 8 luzeko ibilbidea Fabri-ko Apeninoetan, 8a+ max, Matteo della Bordella-rekin batera 2018ko irailean osorik irekia.[15]
  • "Monster" (350 m, ED +, 8a max, 7a derrig.), Kirol eskaladako bidea[16], altzairu herdoilgaitzez finkatuta 2600m-ra, Valgrisenche-eko Becca di Verconey-n (Italia), 2019ko neguan osorik irekia Matteo Giglio-rekin batera.

Erreferentziak aldatu

  1. «Federica Mingolla - Sherpa Mountain Shop» www.sherpaonline.it (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. (Italieraz) Chi è Federica Mingolla. (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. «Federica mingolla, 8b fa» www.up-climbing.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  4. (Italieraz) «Marmolada Attraverso il pesce» Gulliver (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  5. (Italieraz) «Acqua Chiara (Torre) La falce e le betulle» Gulliver (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  6. (Italieraz) «Federica Mingolla a-vista su Sturm und Drang al Becco di Valsoera» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  7. (Ingelesez) «Federica Mingolla is Italian Crusher!» Gripped Magazine 2014-10-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  8. (Italieraz) «Mingolla e Bombardi vincono la Gara di arrampicata a Valgrisenche» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  9. (Italieraz) «Arrampicata: Federica Mingolla, la climber torinese dalle mani d'oro» SporTorino 2015-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  10. (Italieraz) «Federica Mingolla ripete la Via della Cattedrale in Marmolada» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  11. (Italieraz) «Federica Mingolla su Chimera verticale in Civetta» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  12. (Italieraz) «Federica Mingolla su Itaca nel Sole in Valle dell’Orco» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  13. «Federica Mingolla, Luca Schiera e Simone Pedeferri in Pakistan, la parola ai protagonisti.» www.up-climbing.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  14. «L'isola che non c’è, Aiguille Croux, Monte Bianco, Alpi Graie - arrampicare, arrampicata» www.planetmountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  15. «Federica Mingolla e Matteo Della Bordella festeggiano Addio al Celibato» www.up-climbing.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  16. (Italieraz) «Federica Mingolla e Matteo Giglio, prima invernale e prima libera di Monster sulla Becca di Verconey» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak aldatu