Fazies arroka sedimentarioen paleontologia eta litologia (forma, tamaina, bere bikorren kokapena eta bere mineral konposaketa bezala) ezaugarrien multzoa, harri horiek sortu ziren ingurumenaren baldintzak zeintzuk ziren ezagutzeko aukera ematen duena. Faziesa sedimentazio baldintza zehatz batzuetan eratzen den arroka bereizgarri baten forma ideala da, prozesu edo giro partikular bat isladatzen duena. Faziesak aztertzeko ezaugarri makroskopikoak (fazies) edo mikroskopikoak (mikrofazies) har daitezke kontuan. Horrez gainera, litofaziesak eta biofaziesak bereizten dira; faziesen azterketa litografia ezaugarriak kontuan hartuta egiten denean esaten zaio litofazies, eta paleontologia ezaugarriak kontuan hartzen direnean, berriz, biofazies.

Utah hegoaldeko triasikoko fazies jakin bateko lagina.

Fazies hitza, Amanz Gressly geologo suitzarrak sortu zuen 1838an, eta egungo estratigrafiaren oinarrietarako bere ekarpen garrantzitsuetako bat izan zen, honek, aurreko neptunismoaren ideiak ordezkatu zituelarik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu