Fatima Singhateh (Gambia) abokatua, epailea eta politikaria da. 2009 eta 2013 artean, epaile lanetan aritu zen lehendabizi Auzitegi Nagusian eta ondoren, Gambiako Apelazio Auzitegian.[1] 2013tik 2017ra, Gambiako Justizia Ministro eta Fiskal Nagusi gisa aritu zen.[2] [3] Gaur egun, Nazio Batuen Erakundeko haurren salmenta eta sexu esplotazioari buruzko errelatore berezia da.[4][5]

Fatima Singhateh

Minister of Justice (en) Itzuli

2015eko urtarrilaren 12a - 2017ko urtarrilaren 17a
Basiru Mahoney (en) Itzuli - Ba Tambadou (en) Itzuli
Minister of Justice (en) Itzuli

2013ko abuztuaren 27a - 2014ko abuztuaren 27a - Basiru Mahoney (en) Itzuli
Member of the National Assembly of Gambia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Gambia
Hezkuntza
HeziketaHullgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria

Biografia aldatu

Erresuma Batuko Hull Unibertsitatera joan zen ikastera eta 1997an lizentziatu zen. Unibertsitate berean Nazioarteko Enpresa Zuzenbideko Masterra lortu zuen 1998an. 1998 eta 1999 bitartean Galesko Unibertsitatean Abokatuen Lanbide Ikastaroa egin zuen.

2013ko abuztuan Gambiako Gobernuko Fiskal Nagusi eta Justizia Ministro izendatu zuten. Sailburu izan zenean, justiziaren sektorean proiektu handiak abiarazi ziren, batez ere Ministerioaren lokalak eraberritzea[6] eta lehen aldiz, Leiho Bakarreko Erregistroa martxan jartzea. 2015ean, bere Ministerioak sexu-delituen Legean zuzenketak zuzendu zituen, Gambian emakumeen mutilazio genitalen praktika legez kanpo utziz.[7] 2016an, Gambian haurren ezkontzak legez kanpo utzi zituen legegintzaldiaren ahaleginak zuzendu zituen. [8] [9]

 
Singhateh ministroa Ruandan, bisita ofizialean

2020ko martxoan, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Mama Singhateh izendatu zuen Haurren Salmenta eta Sexu Esplotazioari buruzko NBEko Errelatore Berezi, Maud de Boer-Buquicchioren ordeztuz.[10] [11]

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu