Fatima Shbair

fotokazetari palestinarra

Fatima Shbair (Gaza, 1997) fotokazetari palestinar independentea da.

Fatima Shbair
Bizitza
JaiotzaGaza, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Palestina
Hezkuntza
HeziketaGazako Al-Azhar Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakfotokazetaria
Enplegatzailea(k)Associated Press  (2022ko abuztua -
Jasotako sariak

Facebook: fatimashbair Twitter: FatimaMshbair Instagram: fatimashbair LinkedIn: fatima-shbair-a312ba190 Edit the value on Wikidata

Prix de la Ville de Perpignan Rémi Ochlik” saria jaso zuen, Visa pour l’Image jaialdian, 2021ean.

Biografia aldatu

Fatima Al-Zahra'a Shbair Gazan jaio zen, 1997an.[1] Argazkilari autodidakta da.[2]

Gazan bizi da, eta palestinarren eguneroko bizitza dokumentatzen du; “saiatzen da mundu osoari jakinarazten Gaza ez dela soilik gerra- eta gatazka-lekua, maitasunez eta bizitzaz beteta dagoela”.[2][3]

2017an, National Geographic Moments lehiaketako argazki-dokumentalaren sari nagusia irabazi zuen Dubain, baina ezin izan zuen saria jasotzera joan, israeldarrek Gazako zerrenda blokeatu zutelako.[4]

Bere lana Getty Images-ek zabaldu zuen, eta nazioarteko prentsan argitaratua izan zen, hala nola, The New York Times, Middle East Eye, The Guardian, Le Figaro, L’Express, Le Temps, etab.[5][6][7][8][9][10]

Fatima Shbair-ek prix de la Ville de Perpignan Rémi Ochlik saria irabazi zuen 2021ean, Perpinyàn Visa pour l’Image fotokazetaritzaren nazioarteko jaialdian, Gazako Zerrendan bere eguneroko bizitza dokumentatzen duen “Une vie assiégée” serieagatik.[11]

2022an, Associated Press albiste-agentzia estatubatuarreko argazkilari tituluduna bihurtu zen Gazan.[12]

Erakusketak aldatu

Zerrenda ez da zehatza

Sariak aldatu

  • 2017: National Geographic Moments lehiaketako argazki-dokumentalaren sari nagusia, Dubai[4]
  • 2021: Prix de la Ville de Perpignan Rémi Ochlik, «Une vie assiégée» lanagatik[11]
  • 2021: Anja Niedringhaus Courage in Photojournalism Award de l’International Women’s Media Foundation, «11 jours du conflit israélo-palestinien» lanagatik[13][14]
  • 2021: TIME's Top 100 Photos of 2021[15]
  • 2022: Olivier Rebbot Award de l’Overseas Press Club of America, «Onze jour dans le conflit israélo-palestinien à Gaza» serieagatik[16]
  • 2022: World Press Photo, «Photo Contest, Regional winner (Asia), Singles», «Enfants palestiniens de Gaza» argazkiagatik[17]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu