Fat Wreck Chords San Francisco, Kalifornian sortutako diskoetxe independentea da, punk rock estiloa lantzen duena. 1990. urtean sortu zuen Fat Mike-k (NOFX taldeko baxu jole eta abeslari nagusia) Erin bere emaztearekin bat.

Fat Wreck Chords
Datuak
Motadiskoetxea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaFat Mike (en) Itzuli
Historia
Sorrera1990
Sortzailea
Fat Mike (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: 111826664236 Twitter: fat_wreck Instagram: fat_wreck Souncloud: fat-wreck-chords Edit the value on Wikidata

Hainbat talderen lanak kaleratu dituzte, ala nola partaide den NOFX eta Me First and the Gimme Gimmes (baxua jotzen du bertan) edo Propagandhi, Rise Against, Lagwagon, Strung Out, No Use for a Name, Less Than Jake, Against Me!, Anti-Flag eta beste hainbat.

Diskoetxe hau berezia eta bakarra egiten duen arrazoietako bat taldeekin disko bakar baterako kontratua sinatzea da. Modu honetan taldeak noiz eta nahi dutenean ateratzen dute diskoa diskoetxearen zigilupean. Zenbait kasutan, taldeek Fat Wreck Chords diskoetxearekin kaleratzeaz gain, beste zigilu batekin ere kaleratu dituzte lanak. Diskoetxeko hainbat taldek Fat Mike-k hasitako Punkvoter ekimenean parte hartu zuten, gazteek 2004. urteko AEBetako hauteskunde presidentzialetan George W. Bush-en aurka bozkatzeko zezaten saiatuz.

Diskoetxea ez da sekula RIAAren partaide izan, nahiz eta partaide zerrendetan ageri izan den. Diskoetxearen lanak RED Distribution-en bidez banatzen dira.

Egungo taldeak (2007an) aldatu

Aurreko taldeak aldatu

Kanpo estekak aldatu