Fasorea (fase-bektore hitzen elkarketatik eratutako hitza) anplitudea (A), angelu-frekuentzia (ω) eta hasierako fasea (θ) denboran zehar konstanteak dituen funtzio sinusoidal bat zenbaki konplexu bidez irudikatzeko modu bat da. Fisikaren eta ingeniaritzaren esparruetan erabiliak dira.

RLC zirkuitua dagokion fasore-diagramarekin ω jakin baterako.

General Electricen lan egiten zuen Charles Proteus Steinmetz matematikari eta ingeniariak sortu zituen fasoreak XIX. mendearen amaieran.

Ingeniaritza elektrikoaren ikuspegitik, fasoreak Laplaceren transformatuaren kasu partikular batetzat har daitezke, RLC zirkuitu batek trantsitorioei nola erantzuten dion deribatzeko erabiltzen dena. Halere, Laplaceren transformatua erabiltzeko zailagoa da; are eta gehiago egoera egonkorraren analisia egiteko.

Fasore-aritmetika aldatu

Konstante batekiko biderketa aldatu

  fasorea   konstante konplexuaz biderkatzeak beste fasore bat ematen du. Ondorioz, inplizitu dagoen sinusoidearen anplitude eta fase-aldaketa dakar:

 

Elektronikan    gaiak inpedantzia irudikatzen du, denborarekiko independente dena. Hain zuzen ere, intentsitate-fasorea inpedantziaz biderkatuz gero, tentsio-fasorea lortzen da. Haatik, bi fasoreren arteko biderketak (edo erro karratua), berez bi sinusoideren arteko biderketa irudikatzen du eta ondorioz, maiztasun-osagai berriak sortuko lituzke. Hortaz, fasore-notazioarekin maiztasun bakarreko sistemak baino ezin dira irudikatu.

Diferentziazioa eta integrazioa aldatu

Fasore baten denboran zeharreko deribatuak edota integralak beste fasore bat ematen du emaitzatzat. [a] Adibidez:

 

Ondorioz, fasore bidezko irudikapenean, sinusoidearen denboran zeharreko deribatua    konstantearen bidezko biderketa bihurtzen da.

Antzeko eran, fasore bat integratzea    bidez biderkatzea da. Ez du eraginik denborarekiko dependentea den   ,  faktorean.

Ekuazio diferentzial lineal bat fasore aritmetika erabiliz ebazten denean, merely factoring     faktorea ekuazioko gai guztietatik kentzen da, ondoren emaitzan berriro sartzeko. Adibidez, ikus bedi RC zirkuitu bateko kondentsadorearen tentsioaren ekuazio diferentziala:

 

Zirkuituaren elikatze-tentsioa sinusoidala denean:

 

ondorengo ordezkapenak eginez:

 
 

zeinetan fasorea     eta   zehaztu beharreko fasorea den.

Ekuazio diferentziala fasore-notazioan honakora murrizten da:[b]:

 

Kapazitorearen tentsioaren fasorea ebaztean:

 

Ageri denez,    gaia biderkatzen duen faktoreak   gaiaren anplitude- eta fase-aldakuntzak irudikatzen ditu,    eta   gaiekiko erlatiboak.

Koordenatu polarretara pasatzean:

 

Ondorioz:

 

Batuketa aldatu

Hainbat fasoreren batuketak beste fasore bat sortzen du.


Erabilerak aldatu

Zirkuituen legeak aldatu

  • Erresistentzietarako Ohmen legea: erresistentziak denborarekiko independenteak direnez, ez dago aldaketarik seinalearen fasean eta ondorioz V=I·R baliozkoa da.
  • Erresistentziak, kondentsadore eta hariletarako Ohmen legea: V=I·Z, non Z inpedantzia konplexua den.
  • Korronte alternoko zirkuituetan, alde batetik zirkuituaren batez besteko potentzia irudikatzen duen potentzia erreala (P) dago. Bestetik, atzerantz eta aurrerantz fluktuatzen duen potentzia irudikatzen duen potentzia erreaktiboa (Q). Bi gaiak batuz, potentzia konplexua (S=P+jQ) eta S-ren magnitudea den itxurazko potentzia zehaztu daitezke.
  • Kirchoffen zirkuituen legeak fasoreak irudikapen konplexuarekin baliozkoak dira.

Potentzia elektronika aldatu

Korronte alternoko zirkuitu trifasiko eta polifasikoen analisian fasoreak erabiltzen dira magnitudeak irudikatzeko. Fasoreen erabilpenak kalkuluak errazten du.

Telekomunikazioak: modulazio analogikoak aldatu

Fasoreak modulazio analogikoak ulertzeko baliagarriak dira, hala nola, anplitude modulatua eta frekuentzia modulatua.

 , non giltzen arteko gaia plano konplexuko errotazio-bektoretzat hartzen den.

Fasoreak   luzera du, erloju orratzen kontrako noranzkoan biratzen du   bira segundoko, eta   unean   angelua du ardatz erreal positiboarekiko.

  uhin-forma bektore honen ardatz errealaren gaineko proiekziotzat har daiteke.

  • AM modulazioa:   maiztasun-tonu bakar baten fasore-diagrama.
  • FM modulazioa:   maiztasun-tonu bakar baten fasore-diagrama.

Kanpo estekak aldatu


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found