Fasil Ghebi Etiopian dagoen hiri gotortu baten aztarnak dira, 1979tik Gizateriaren Ondare izendatua.

Fasil Ghebi
ፋሲል ግቢ
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdeaAmhara eskualdea
Etiopiako zonaSemien Gondar Zone
WoredaGondar
HiriaGonder
Koordenatuak12°36′29″N 37°28′11″E / 12.6081°N 37.4697°E / 12.6081; 37.4697
Map
Arkitektura
EraikitzaileaFasiladas (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iii)
Erreferentzia19
Eskualdea[I]Afrika
Izen-ematea1979 (III. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Fasilides Etiopiakoaren (1632-67) erregezko egoitza zaharra da. Haren oinordekoek ere jauregiak eta beste hainbat eraikin eraikiarazi zituzten esparru honetan (gebi amhareraz[1]), XVII eta XVIII. mendeetan eraikiak.

Bertako arkitektura estiloan, sarri Gondar estiloa deritzona, indiar eta arabiarren eragina soma daiteke[1], batez ere Goako harginena, eta Europako barrokoarena, portugaldar misiolariek eramana. Erregezko esparru hau 900 metro luze den harresi batek inguratzen du, hamabi ate eta bi zubi dituena. Gotorlekuaren babesean eraikin ugari daude:

  • Fasilides gaztelua, oinplano laukizuzenekoa eta erpinetan lau dorre handi dituena, kupulaz estaliak. Eraikin hau da Gondar estiloaren gailena.
  • Iyasu enperadorearen jauregia, eraikin garaiena, 1682 eta 1706 artean eraikia.
  • Kantzelaritza eta Tzadich Yohannes-en liburutegia, Falisilesen gazteluko alboko bi pabiloi.
  • Oturuntza aretoa
  • Fasilidesen zaldiaren hilobia
  • Hiru eliza, horien artean San Antonio kapera horma-pintura ederrekin
  • Zalditegiak

Erreferentziak aldatu

  1. a b Fasil Ghebi, UNESCO

Kanpo estekak aldatu