Farnese Zezena, Apolonio Trallesekoa eta bere anaia Taurisko artista rodastarrei ematen zaien eskultura erraldoi bat da. Hau, Plinio Zaharraren idazkiengatik ezagutzen da. K.a. II. mendearen amaieran enkargatua eta haitzurdin bloke bakarrean zizelkatua izan zela dio. Aro helenistikoaren garaikoa da. Rodasetik ekarria izan zen, Asinio Polionen jabetzakoak ziren arte eta eskultura bilduma sinestezinaren zati bezala, Errepublika eta Inperio artean bizi izan politikari erromatar bat. Antzinatetik berreskuratutako eskultura bakar handientzat hartzen da.

Farnese Zezenaren multzoa (Napoliko Museoa)

Haitzurdinezko eskultura talde erraldoi honek, Dirzeren mitoa irudikatzen du. Anfion eta Zeto, Antioperen semeak, Dirze zezen basati batetara lotu zuten, euren amari eman zion tratu txarragatik zigortu nahi baitzuten, Tebaseko errege zen Likoren lehen emaztea.

1633an datatutako honen antzeko grabatuek ezagun egin zuten irudia.

1546an aurkitu zen, Erroman, Karakalaren Termetan, Paulo III.a aita santuak, bere egoitza erromatarra apainduko zuten antzinako eskulturak aurkiteko itxaropenez aginduriko indusketetan. Gaur egun, Napoliko Arkeologia Museo Nazionalean dago.

Kanpo estekak aldatu