Farly Yovany Gil Betancur

Farly Yovany Gil Betancur (Donmatías, 1974ko ekainaren 29a) kolonbiar elizgizona da. 2020an Montelíbanoko apezpiku bihurtu zen.

Farly Yovany Gil Betancur
elizbarrutiko apezpiku

2020ko martxoaren 4a -
Luis José Rueda Aparicio (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Montelíbano (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDonmatías (en) Itzuli1974ko ekainaren 29a (49 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Donmatías herrian jaio zen 1974an Gilberto Gil eta Marina Betancurren familian[1]. Santa Rosa de Ososko apaizgaitegian ikasi zuen. 2000ko azaroaren 21ean apaiztu zen[2].

2003an filosofia eta erlijio-hezkuntzan lizentziatu zen Fundación Universitaria Católica del Norten[1]. 2014an zuzenbide kanonikoko doktoretza lortu zuen Pontificia Universidad Javerianan (Bogota)[1][3].

Hainbat urtez bikario izan ondoren, elizbarrutiko apaizgaitegian hasi zen lanean, hezitzaile (2002tik 2005era eta 2010etik 2011ra), prefeta (2002tik 2005era) eta erretore (2011tik 2017ra) bezala[2].

2020ko martxoaren 4an, Frantzisko aita santuak Montelíbanoko apezpiku izendatu zuen[4]. Urte bereko ekainaren 18an apezpiku ordenatu zuten Chiquinquiráko katedralean[2].

Lanak aldatu

  • Los mínimos antropológicos para una visión cristiana del hombre en la prueba pericial desde la sana antropología cristiana (tesia, 2014)[3]

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) «P. Farly Yovany Gil Betancur, es nombrado como nuevo Obispo de Montelíbano – Córdoba» Fundación Universitaria Católica del Norte 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Monseñor Farly Yovany Gil Betancur» Conferencia Episcopal de Colombia (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) Gil Betancur, Farly Yovany. (2014). «Los mínimos antropológicos para una visión cristiana del hombre en la prueba pericial desde la sana antropología cristiana» Biblioteca Digital ODUCAL (Pontificia Universidad Javeriana) (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  4. (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Montelíbano (Colombia)» The Holy See 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  5. (Ingelesez) «Bishop Farly Yovany Gil Betancur» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak aldatu