Fariba Sheikhan

bizkaitar aktorea

Fariba Sheikhan Uriarte (Gernika, Bizkaia, 1988ko martxoaren 7a) aktorea eta abeslaria da.[1][2]

Fariba Sheikhan
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1988ko martxoaren 7a (36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
persiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, dantzaria eta modeloa
Altuera160 zentimetro

IMDB: nm6685185 Rottentomatoes: celebrity/fariba_sheikhan
Instagram: faribasheikhan Edit the value on Wikidata
Fariba Sheikhanek ETB1en parte hartu zuen fikziozko Goenkale saioko herria, Arralde

Bizitza aldatu

Fariba Sheikhanek ama euskalduna eta aita teherandarra ditu, eta hortik datorkio persiar jatorriko izena, euskaldun gehienentzat exotikoa.[3] Eleanitza da, gazteleraz, euskaraz eta persieraz hitz egiten baitu. Txikitatik izan nahi zuen artista. Gogoan du soineko zuri bat zeramala, eta aitaren eskutik dantzatzen hasi zela auzoko tabernan, eta bere buruaren 'zabalkuntza' sentituko zuela, beste mundu batzuetan igeri egin balu bezala, horregatik interpretazioan eta musikan topatzen duen hori eta maitasuna dira gehien gustatzen zaionak.[1]

Sevillan ikasi zuen antzezpena.[4] Aktore izateaz gain, Leila TheNuit musika-taldearen ahotsa da.

Faribak dioenez, ez da erraza emakumea izatea ez bere munduan, ez beste inon. Bere munduan parametro gehiago daude, estetikoak batez ere: adina, itxura fisikoa...

Lanak aldatu

Telebistan aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Katea Datuak
2012 Goenkale Fariba ETB1 35 atal
2013 Bi eta bat Merche Euskal Telebista 60 atal
2014 - 2015 El secreto de Puente Viejo[5] Inés Lagàr Mendizábal Antena 3 270 atal
2019 Los nuestros Kurda inglesa Telecinco 1 atal
2020 La unidad Najwa Movistar+ 6 atal
2021 Élite: historias breves May Shanaa Netflix 1 atal

Zineman aldatu

Filmea
Urtea Izenburua Papera Zuzendaria Oharrak
2009 After - Alberto Rodríguez Paper txikia
2011 Alaba zintzoa - Alvar Gordejuela y Javier Rebollo Papel tximia
2023 The Covenant - Guy Ritchie 2. papera

Laburmetraiak aldatu

  • MARYLIN (2010) Ahotsa off.
  • MILLENIUM (2011) PreZinebi52
  • ASKE AZKENIK (2011) Nontzefilmak.
  • SUCEDIÓ EN LA AZOTEA (2012), Dir. María Elorza Deias.
  • PATERFILIA (2013),

Íñigo Kintana zuzend.

  • DENBORAREN ASTINDUAK. UPV

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu