Fa sostenitu minor
Fa sostenitu minor (Europako notazioan Fa#m ere, eta F# notazio amerikarrean) eskala minorrek fa sostenitu notatik abiatuta duen tonalitatea da. Hala, eskala osatzen duten notak hauek dira: fa#, sol#, la, si, do#, re eta mi. Armadurak hiru sostenitu ditu (fa, do, eta sol). Maiorren duen tonalitate erlatiboa la maior da. Tonalitate homonimoa, berriz, fa sostenitu maior da.
Fa sostenitu minor | |
---|---|
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | la maior |
Tonalitate paraleloa | fa sostenitu maior |
Notak | |
fa♯, sol♯, la, si, do♯, re, mi, fa♯ |
Oso sinfonia gutxi daude idatzita tonalitate honetan, eta Haydn-en Agurren Sinfonia adibide ezaguna da. George Frederick Bristow-k eta Dora Pejačević-ek ere sinfoniak konposatu dituzte tonalitate horretan.
Tonalitate horretan idatzitako kontzertu urrien artean hauek ere badira: Sergei Rakhmàninov-en Pianorako 1. kontzertua, Alexander Skriabinen lehena ere, Henryk Wieniawski-ren Biolinerako 1. kontzertua eta Henri Vieuxtemps-en biolinerako 2. kontzertua. Mozartek tonalitate horretan duen konposizio bakarra Pianorako la maiorreko 23. kontzertuko bigarren mugimendua da.