FC Sheriff Tiraspol (errusieraz ФК Шериф Тирасполь) Moldaviako futbol talde arrakastatsuena da, Tiraspol hirikoa (Transnistria). Moldaviako 20 Liga eta 11 Kopa irabazi ditu. Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ere bi aldiz irabazi du.

FC Sheriff Tiraspol
Sorrera1997
Futbol zelaiaSheriff Stadium
edukiera: 14.300 lagun
inaugurazioa: 2002
PresidenteaMoldavia Victor Gușan
EntrenatzaileaItalia Roberto Bordin
LigaMoldaviako liga
2022-231.a
Webguneawww.fc-sheriff.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak 2013ko liga garaipena ospatzen.

Historia aldatu

Viktor Guşan polizia ohiak sortu zuen Sheriff taldea 1997an, hortik bere izen berezia. Bigarren mailan hasi zen baina lehenengo urtean 14 puntutako aldea aterata lehen mailara igo eta 1999an lehenengo garaipen sonatua lortu zuen, Moldaviako Kopa.

2001etik aurrera jokatu diren liga guztiak irabaziz ditu, 2011 eta 2015ekoak salbu. 2016 eta 217ko Ligak irabazteko "urrezko partida" jokatu behar izan zuen, bigarrena izan zen Daciarekin puntutan berdinduta bukatu baitzuen. 2016an 1-0 emaitza izan zen, baina bigarren 2017an penalti jaurtiketek erabaki zuten txapelduna. 9 Kopa ere baditu eskuratuak.

Nazioarte mailan, 2003an Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa irabazi zuen finalean Skonto Riga letoniarra 2-1 gaindituz. 2009an berriz irabazi zuen oraingoan Kazakhstango Aktoberekin 0-0 berdindu eta penalti jaurtikeketan irabaziz.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Moldavian: 39 aldatu

  • Moldaviako Liga (21): 2000-01, 2001-02, 2002-03, 2003-04, 2004-05, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2009-10, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2015-16, 2016-17, 2017, 2018, 2019, 2020-21, 2021-22, 2022-23.
  • Moldaviako Kopa (12): 1999, 2001, 2002, 2006, 2008, 2009, 2010, 2015, 2017, 2019, 2022, 2023.
  • Moldaviako Superkopa (7): 2003, 2004, 2005, 2007, 2013, 2015, 2016.

Nazio artean: 2 aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Sheriff Tiraspolek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2022-23 UEFA Europa League Multzokako fasea Sheriff Tiraspol
Real Sociedad
0-2
3-0
Real Sociedad
Sheriff Tiraspol

Kanpo estekak aldatu