Fátima Tardío Quiroga

boliviar legelaria, irakaslea eta akademikoa

Fátima Tardío Quiroga, izen osoa Fátima Elva Tardío Quiroga (Bolivia, XX. mendea) boliviar legelaria, irakaslea eta akademikoa da.

Fátima Tardío Quiroga
Bizitza
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
HeziketaSan Frantzisko Xabierko Unibertsitatea
Pablo de Olavide Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)San Frantzisko Xabierko Unibertsitatea

Biografia aldatu

Bolivian jaio zen. Abokatu baten eta irakasle baten alaba bakarra da.[1] Txikitatik amarekin Tarabuco landa-eskolara joaten zen, ama hango irakaslea baitzen.

2004an zuzenbidean lizentziatu zen San Francisco Xavier Unibertsitatean. 2006an Zuzenbide Zibileko maisutza Andina Simón Bolívar Unibertsitatean eta 2011n Sevillan, Espainian, merkatu globalean Europako Ondare Zuzenbide Pribatuko Masterra lortu zuen. Espezializazio handiko zenbait ikastaro egin ditu. 2010ean Zuzenbidean eta Zientzia Juridikoetan doktoretza lortu zuen Pablo de Olavide Unibertsitatean (Sevilla, Espainia, “Sistema ekonomikoa Boliviako Konstituzioan” izeneko tesiarekin.[2][3]

Ibilbide profesionala aldatu

Nazioarteko hainbat erakundetako aholkularia izan zen. Epaileen Eskolako eta Fiskalen Eskolako prestakuntza prozesuetan parte hartu zuen. 24 urte zituenetik, zenbait unibertsitatetako gradu eta graduondoko irakaslea izan zen Bolivian, Kolonbian eta Espainian.[4][5][6] San Francisco Xavier Unibertsitatean lortu zuen lanpostua, zuzenbideko irakasle titular gisa.[7] 2014. urtean, unibertsitate berean hautatu zuten zuzenbideko karrerako zuzendari izateko. 1624an Unibertsitatea sortu zenetik, postu hori lortu zuen lehen emakumea izan zen.[7]

2020an, zuzenbideko fakultateko dekano hautatu zuten.[6][8][9] 2022an, Chuquisacako San Frantzisko Xavier Errege Unibertsitate Nagusiko eta Pontifiziako bitarteko errektore kargua hartu zuen, Sucre-n.[10][11] 2022an errektoreorde izateko hautagaitza aurkeztu zuen; unibertsitate horretan postu horretara aurkezten zen lehen emakumea zen, baina ez zituen hauteskundeak irabazi.[2][12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu