Eztabaida:Transakzio kontratu

Transigitze aldatu

Transigitze hitza ez dut aurkitu ez Elhuyar hiztegian ezta Euskaltermen ere. Ez al litzateke egokiago "Transakzio kontratu" terminoa erabiltzea? --Xabier Cañas (eztabaida) 04:30, 12 maiatza 2018 (UTC)

EZ. Transakzio hitza beste eremuetan (informatikan, finantzetan) ere erabiltzen da "operazio" ideia adierazteko. Baina, kasu honetan, "transacción" da "acción y efecto de transigir" (RAE). Euskaraz ideia da "amore ematea". Baina termino moduan ez dirudi oso teknikoa (amore emateko kontratua); horregatik mailegu gordinera jotzea da egokiena: transigitze-kontratua (contrato de transigir=contrato de transacción). Beharrezkoa denean, beharrezkoa da, eta noizbait norbaitek gauzak lehen aldiz egin behar ditu.
Egin froga: "transakzio-kontratu" hitza entzutean, zer ulertzen duzu? Zer adierazten du? "Transigitze-kontratu" entzutean, ez al dizu ideia bat behintzat ematen? Seguru baietz.
Espainiako Kodeak hala esaten du: "transacción", "para trannsigir..." (EsKZ 1810).
Frantziako Kodeak berdin: "transaction", "pour transiger..." (FrKZ 2045).
Beste kontu bat da euskaraz, Espainiako ahozkera (transijitze) eta Frantziakoa (transigitze) aukeratzea.—Aurreko iruzkin sinatugabea 158.227.116.12 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2018 maiatza 17, 10:37‎).
"Transakzio kontratu" orrira bueltatu.