Eztabaida:Getaria (Gipuzkoa)

Latest comment: duela 3 urte by Xabier Cañas in topic Txikipedia

«Ibilbideak» atala aldatu

Euskal Herriko udalerrietarako onartua dugun ereduan ibilbideei buruzko testu honek tokirik ez duenez, «Ibilbideak» atala artikulutik kendu dut. Nire ustez ez du eduki entziklopedikorik, eta ezabatu egin beharko litzateke. Wikitravel moduko wiki batean bai, sartzeko modukoa litzateke, baina ez dirudi Wikipedian tokirik duenik. Ingeles, frantses eta gaztelania wikipedietan begiratuta, ez dut parekorik aurkitu, behintzat. --Xabier Armendaritz   2014-12-27, 23:22 (UTC)

Wikivoyage euskaraz hasteko proiektua har daiteke hemendik abiatuta, ezta? -Theklan ·   ·   14:57, 28 abendua 2014 (UTC)
Wikivoyage ez daukagunez, Wikiliburuetara. Antzeko zerbait gertatzen da errezetekin eta ingelesez Wikibooksen dauzkate. Wikivoyage daukagunean, orduan hara eraman litezke. Hemen, behintzat, ez. - --Joxemai; (erantzunak) 16:37, 28 abendua 2014 (UTC)
Berez Wikivoyage badago, incubatorren dago eta artikuluak jartzen doazen momentuan publikatuko litzateke benetako bertsio bat. Nire ustez egokiena momentu honetan bot baten bidez Euskal Herriko udalerri guztiak eta munduko herrialde guztien "hezurdura" sortzea litzateke. Eta gero artikulu batzuk egiten joatea. Eztabaida orokor bat ireki dut ere -Theklan ·   ·   16:43, 28 abendua 2014 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Adostasun zabala dagoenez, «Ibilbideak» atalaren edukia Wikibidaien webgunera eraman dut. Eta «Getariako (Gipuzkoa) ibilbideak» artikulua ezabatu dudanez, artikulu haren eztabaida orriko edukia hona ekarri dut. --Xabier Armendaritz   2014-12-28, 20:48 (UTC)

Txikipedia aldatu

Orri honen gainean txikipedia atalari klik eginda, hona bidaltzen gaitu: https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txikipedia:Getaria_(Gipuzkoa)

Baina txikipedian badago beste orrialde bat, jada sortua, Gipuzkoako Getariari buruz. https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txikipedia:Getaria

Lotura egin daiteke lehenengotik bigarrenera?

Bestalde, txikipediako bigarren orrialde horretan goiko Artikuluan klik eginda, bi Getariei buruzko wikipediako orrira bidaltzen gaitu, eta Gipuzkoako herriaren orrira bidali beharko gintuzke.

Ez dakit nola egiten diren aldaketa horiek.

ibai1984

Kaixo! Getaria (Gipuzkoa) da edukia jaso behar duen orrialde egokia. Getariatik Getaria (Gipuzkoa)ra pasa dut edukia. Getariarekin Getaria (argipena) orrira aldatu dut, izan ere, argipen orria beharrekoa da bi Getariak bereizteko.
Era berean, Getaria (Gipuzkoa) orrian {{Argitzeko}} txantiloia sartu dut jakiteko badagoela izen hori erabiltzen duten beste herri batzuk.--Xabier Cañas (eztabaida) 13:10, 20 abuztua 2020 (CEST)Reply
"Getaria (Gipuzkoa)" orrira bueltatu.