Eztabaida:Euskararen hotsak

Latest comment: duela 8 hilabete by Kamiruaga in topic <r, rr> ahoskera ubularra

<r, rr> ahoskera ubularra aldatu

Zer deritzozue <r, rr> ahoskera ubularra kentzeari?

Frantsesak eragindako ahoskera da, eta Euskaltzaindiak egoera guztietan gaitzesten du. Gainera, ahoskera hortzobikariaren alboan agertzen denez, ubularra hura bezain arteza dela iradokitzen du. Iparraldean nahiko orokortuta egonda ere, hango euskaldun guztiek ez dute horrela ebakitzen.

Nik kenduko nuke, edo, behintzat, Iparraldeko hiztun askoren ahoskera okerra dela argi eta garbi adierazi. Kamiruaga (eztabaida) 09:44, 7 iraila 2023 (CEST)Reply

Wikipedia ez da arau-emailea, deskribatzailea baizik. Beraz, adieraziko nuke Iparraldeko hiztun askoren ahoskera erdarak eragindakoa dela.
Hala ere, berdin egin beharko genuke j letraren ahoskera igurzkari belarrari dagokionez: Hegoaldeko hiztun askoren ahoskera erdarak eragindakoa dela adierazi. --Xabier Armendaritz   2023-09-07, 09:03 (UTC)
"Euskararen hotsak" orrira bueltatu.