Kasu batzuetan ez da betetzen sarrerak dioena. Adibideak: "Nik egina da", "Goseak nago". Beraz, ergatiboa ez da agertzen soilik Nor-Nork paradigmaren aditzen subjektu gisa, Nor paradigmako aditzekin ere agertzen da (eta, jakina, ez da aditz horien subjektua). —Aurreko iruzkin sinatugabea Iskilinba (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Ez nator bat. Berez, hau da lehenengo esaldiaren sintaxi zatiketa:
[Subjektua] [Aditza]
[nik egina] [da]
Hau da, lehenengo galderan, «nik» ez da «da» aditzaren subjektu, baizik eta «egin» aditzarena. Hori aski garbi dago.
Eta bigarren esaldian elipsia dagoela iruditzen zait:
[Adizlaguna] [Aditza]
[goseak (jota, hartuta)] [nago]
Elipsiarena eztabaidagarri da, jakina (berez hor bistan ez baitago ezer), baina hainbat gramatiketan dator (eta nire hiztun sen guztiz subjektiboak ere hori esaten dit, nahiz eta hori batere argumentu zientifikoa ez izan). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:57, 21 Martxoa 2011 (UTC)
Gauza batean ados gaude "nik" eta "goseak" ez dira "da" eta "nago" aditzen subjektuak.
Lehenengo esaldiaren zatiketa honakoa da:
Subjektua --> elidituta dago (hori nik egina da, etxea nik egina da, etab.)
Predikatu osagarria --> nik egina
Aditza --> da
Bestalde, ados nago elipsiaren hipotesiarekin.
Gertatzen dena da (eta hori zen esan nahi nuena nire lehenengo iruzkinarekin), ergatiboa eta "nor" paradigamako aditza batera ager daitezkeela (esan bezala, ergatiboarekin markaturiko izena nor aditzaren subjektua izan gabe), adibidez, pasibozko esaldiak egiteko (zeinetan agentea ergatiboarekin marka daitekeen: hori nik egina da). Eta nire ustez, halako "fenomeno linguistikoak" "ergatibo" sarreran komentatzekoak dira, zeren egia baita agertu, agertu egingo direla biak batera (ergatibo eta nor), eta horrek azalpenen bat behar du. Agian ez da "ergatibo" sarrera toki egokiena, niri baietz iruditu zitzaidan, baina hoberen bat egon liteke. --Iskilinba 22:55, 22 Martxoa 2011 (UTC)
"Ergatibo" orrira bueltatu.