Ezperun Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, hutsik zegoen.

Ezperun
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°42′48″N 1°35′17″W / 42.71333°N 1.58806°W / 42.71333; -1.58806
Demografia
Biztanleria0 (2022:  0)
Ezperun 21-4-23
Ezperun 21-4-23

Kokapena aldatu

Elortzibarko hegoaldeko herri hustu hau, jabetza pribatuko ehizagunea da gaur egun. Alaitz mendizerrako lehen maldetan, itsasoaren mailatik 537 metrora dago, San Andres errekastoaren ezkerraldean.

Herri mugakideak honakoak dira: Gerendiain mendebaldean, Imarkoain iparraldean, Zabalegi ipar-ekialdean, eta Otao ekialdean.

Historia aldatu

Antzinako jaurerria, XI. mendearen amaieran Leireko monasterioa zen Ezperungo jaurerriaren jabea. 1802ko erroldan, bederatzi etxe eta 72 biztanle zeuden herrian. Ezperungo eliza Andre Mariaren omenezkoa zen.

Herria Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak gobernatzen zuten.

Demografia eta biztanleria aldatu

Ezperungo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
0 0 0 0 0 0 0 0

Ondarea aldatu

  • Iruñeko eliz museoan, Ezperungo parrokiako kristo bat dago.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa