Ezkuzta

aztarna paleolitikoak dituen leizea, Azpeitian

Ezkuzta Azpeitiako udalerrian dagoen kobazuloa da. Azpeitiko kanpoaldetik Zestoarantz, Ezkuzta baserriaren atzeko aldean eta izen bereko harrobiaren ondoan dago[1].

Ezkuzta
Motahistoriaurreko artea duen haitzuloa
Geografia
Map
Koordenatuak43°11′32″N 2°15′39″W / 43.19223641°N 2.26071797°W / 43.19223641; -2.26071797
Honen parte daFrantziar-kantabriar eskualdea
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
UdalerriaAzpeitia

Ezaugarriak aldatu

Urmael bat da, kontsumorako erabilia, eta kobazulo barruan bertan kanalizatua. Galeria honetatik beste bat sortzen da, jatorrizko egoeran mantentzen dena. Haitzuloaren sarrerak, ekialdera begira, 3 metroko zabalera eta 2,5 metroko altuera du, baina artifizialki handituta dago[1].

Historia aldatu

Aztarnategia Azpeitiko Antxieta Taldeko kideek aurkitu zuten 1979an eta kata bat egin zuten. 1983an material gehiago jaso zuten azaletik[1].

2014ko azaroaren 5ean, duela 14.500 urte inguruko hezurrezko bi haga apaindu agertu ziren. Iberiako Penintsulan gisakorik ez zela eta Izturitzekoekin ahaidetuta zeudela zioten adituek[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu