Ezkioko Ama Birjinaren agerkundeak eragin handiko fenomenoa izan zen XX. mendeko hirugarren hamarkadan Hego Euskal Herrian. Urte zail haietan Espainiako Eliza Katolikoaren sektore batzuk eta eskuineko indarrek agerkunde haiek erabili nahi izan zituzten Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka. Mateo Muxika apezpikuak, azkenik, gurtza hori debekatu zuen. Izan ere, oraindik ere gaur egun erromes asko sinesmen osoz hurbiltzen da ustezko agerkunde haien tokira, Ezkiora (Gipuzkoa).

Ustezko agerkundeen lekuan, jendetza bildurik (1931)
Ustezko agerkundeen lekuan, jendetza bildurik (1931)

Ezkioko agerkundeak aldatu

1931ko ekainaren 30ean bertako Bereziartua anai-arrebek Anduaga aldean, Ama Birjina ikusi zutela adierazi zuten. Anai-arrebek, Andres eta Antonia, zazpi eta hamaika urte zituzten, hurrenez hurren, eta gertaerek beste hainbat tokitan izandako agerkundeen antzekotasun handia zuen, esaterako Fatiman eta Lurdan gertatutakoak. Berria berehala zabaldu zen, eta ondorioz jende ugari joan zen Ezkiora erromes, tartean iruzurgileak eta gezurrezko ikusmendunak. Starkie irlandar katoliko hispanistak gertakizun hura jaso zuen bere Spanish Raggle-Taggle liburuko kapitulu batean; haren ustez, dena zenbait tradizionalistek eta eskuindarrek manipulatua izan zen.

1933ko ekainaren 10ean Ezkion eliza bat egitea debekatu zuten. 1934az geroztik, Ezkio toki debekatua bihurtu zen, bai errepublikanoentzat, bai Erromatar Eliza Katolikoarentzat, Mateo Muxika apezpikuaren aginduz; ordutik aurrera, oso jende gutxi hurbildu zen bertara.

Ezkioko Birjinak gerra zibilaren hasiera iragarri omen zuen.[1]

Ezkioko Ama Birjina, kulturan aldatu

Liburu asko idatzi dira gertakizun hauen inguruan. 1932an Pio Barojak gaiaren gaineko Los Visionarios (euskaraz, Begitaziodunak) eleberria argitaratu zuen. 2001an, bestetik, Manuel Gutiérrez Aragón zuzendariak Ezkioko gertakizunetan oinarritutako Visionarios filma egin zuen.

Ama Birjinaren lagunak aldatu

Gaur egun badago Ezkioko Ama Birjinaren Lagunen Elkarte bat. Argitalpen desberdinak egiten dituzte eta lehenengo agertokia zaintzen dute. Hilabetero, bestetik, bigarren igandean, bertaratzen dira otoitz egiteko. Toki berera lehengo ikusmendunen gorpuzkinak, Antonia eta Andres, aldatu dituzte.[2]

Liburutegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu