Ezin izan Donostiako (Gipuzkoa) hardcore taldea zen. Gaizkiñe, Perrera eta Barrakos bezalako taldeetan ibilitako jendearekin sortu zen 90ko hamarkadan.

Ezin Izan
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaHardcore punk
Urteak1993 - 2015
Produkzioa
Diskoetxea(k)Cooperacion Records
Taldekideak
Jabi
Sani
Pablo
Lander
Lehengo taldekideak
Alberto
Miguelon
Alvaro
Kulu

1993ko apirilaren 24an, Ezin Izan maketa ekoitzi zuten, Buenavistako (Donostia) lokaletan. Ondoren, 1994an, No poder ser izenburuko binilozko singlea kaleratu zuten. Azkenik, 1998. urtean eta Cooperacion Records zigiluaren laguntzaz, Nora goaz? diskoa kaleratu zuten, 20 kantu bilduz, Último Resorte punk taldearen Peligro social edo Victim in Pain taldearen Time is on my side kanten betsioak barne.

2000. urtean, taldea desegin zen arren, 2006an kontzertu batzuk emateko berriro elkartu ziren, beraien ibilbideari agur esanez. Zazpi urte hartan, Bad Brains, BAP!!, Pennywise eta SNFU bezalako taldeekin jotzeko aukera izan zuten.

Taldekideak aldatu

  • Jabi - Ahotsa.
  • Sani - Bateria.
  • Pablo - Gitarra.
  • Lander - Bajua.

    Lehenagoko taldekideak aldatu

  • Alberto Bocos - Bajua
  • Miguelon - Bajua
  • Alvaro - Bateria
  • Kulu - Bajua.

    Diskografia aldatu

  • Maketa (Xunca Records, 1993).
  • Ezin Izan (1995). EPa.
  • Nora Goaz? (Cooperacion Records, 1998)

    Kanpo estekak aldatu