Eyharts (musika taldea)

ikus-entzunezko elektronika bikotea

Eyharts Alayn Carazok eta Jokin Guridik 2017an Bergaran (Gipuzkoa)[1] sortutako ikus-entzunezko proiektua da. Bi hankako zuzenekoa proposatzen dute: Carazok sintetizadoreetan oinarritutako musika elektronikoa jorratzen du, eta Guridik alderdi bisuala lantzen du, irudiak nahasi eta bi alorren arteko erabateko koordinazioarekin, ikuskizun bakarrean fusionatuta.[2]

Eyharts
Datuak
JatorriaBergara, Gipuzkoa
Musika motaElektronikoa
Urteak2017
Erlazionatutako artistakHegazkin
Taldekideak
Jokin Guridi
Alayn Carazo
Facebook: eyharts Instagram: eyhartsav Youtube: UCuqjYWGJ1OIGsSQJpOCXDhg Edit the value on Wikidata

Modu organiko batean sortutako musika elektronikoa da.[3] Beraz, zuzeneko bakoitza era ezberdin batean sortzen da, inprobisazioari ateak irekita uzten zaizkio, saio bakoitza bakarra eta errepikaezina bilakatzeraino.

BET[4], Dantz![5], Olatu Talka eta Danbaka jaialdietan jo izan dute, besteak beste.

Ikus-entzunezko esperientzia aldatu

Audio erreaktiboetan eta pertsona interakzioetan oinarritutako sormen bisuala[6] da taldearen bereizgarrietako bat. Musikak zein irudiak, bi arloek dute indarra, eta oreka hori da zuzenekoa entzunezko eta ikusizko bilakatzen dituena. Eszenaratzeak ere laguntzen du horretan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ikusmina eta harridura Eyharts-en lehen zuzenekoan - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  2. Furyak, Jagoba Salvador eta Eneritz. «Musikaren irudi jartzaileak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  3. (Gaztelaniaz) A.D, -. (2020-07-18). «Música e imágenes con los bergararras Eyharts, esta noche» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  4. «M4 + L’espoir Underground + Eyharts + White Solar Dog + -Gailu + Sarah Rasines + Bihotza + Odd Signals + BET dj&vj» MUSIKA ZUZENEAN (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  5. «Dantz, musika elektronikoa eta garaikidea ardatz eraldatzaile bezala | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
  6. «Gvridiren arte bisualak» EITB 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu