Exigit Contumacium

1513ko otsailean Julio II.a aita santuak nafar errege-erreginak eskumikatzeko igorritako bulda

Exigit Contumacium Julio II.a Aita Santuak 1513ko otsailaren 18an ezarritako bulda izan zen. Bulda horrek Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako errege-erreginak eskumikatu zituen, Zisman eta gerran Luis XII.a Frantziakoaren alde egin zutelako. Aita Santuak errege-erreginak tituluaz eta bere ondasunez gabetu zituen.

Exigit Contumacium
Jatorria
Egilea(k)Julio II.a
Argitaratze-data1513
IzenburuaExigit contumacium
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiaNafarroako konkista

Hartara, edonork har zezakeen erresuma mendean, eta aurreko urtean Fernando I.a Aragoikoak egindako konkista legitimotzat hartzen zen.[1] Bulda 1512ko uztailean argitaratutako Pastor Ille Caelestis buldaren jarraipena zen, Frantziako erregearen jarraitzaileak eskumikatu zituena eta Nafarroako Erresuma inbaditzeko aitzakiatzat hartu zena.[2]

Adituek buldaren egiazkotasuna zalantzan jarri dute. Aita Santua sukarrak jota hil zen otsailaren 21ean, bulda eman eta hiru egun beranduago, eta Eliza Katoliko Erromatarrak ez du inoiz onartu. Historialari gehienen ustetan, Fernando Katolikoak faltsutu zuen bere konkista legitimatzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. Esarte, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Pamplona ISBN 84-7681-340-6..
  2. Kanpion, Arturo. La excomunión de los últimos Reyes legítimos de Navarra. , 182 or..

Kanpo estekak aldatu