Eve Hewson

aktore irlandarra

Eve Hewson, jaiotzez Memphis Eve Sunny Day Iris Hewson (Dublin, 1991ko uztailaren 7a) irlandar aktorea da. The Knick telesailean Lucy Elkins erizaina eta Behind Her Eyes telesailean Adele Ferguson izateagatik da ezaguna. Bono abeslariaren eta Ali Stewart aktibistaren alaba da[1].

Eve Hewson

Bizitza
JaiotzaDublin1991ko uztailaren 7a (32 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Familia
AitaBono (abeslaria)
AmaAli Hewson
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
St. Andrew's College (en) Itzuli
New York Film Academy (en) Itzuli
National Performing Arts School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm2016723 Twitter: EveHewson Instagram: memphisevehewson Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dublinen jaio zen eta New Yorkeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren aktore izatea erabaki zuen[2]. Gurasoak aurka azaldu zitzaizkion, ez zuten espektakuluaren munduan ikusi nahi, baina aurrera New Yorkeko Unibertsitatean antzerki programan matrikulatu zen. Hiru urte ondoren 2013an graduatu zen.

Aktore debuta 2005eko Lost and Found laburmetraian egin zuen Jordan ahizparekin batera eta urte berean The 27 Club filmean hartu zuen parte. Filme bietako zuzendaria Erica Dunton izan zen. 2010an The Script talde irlandarraren For the First Time bideoklipean azaldu zen[3].

Lehenengo lan garrantzitsua 2011ko This Must Be the Place filmean egin zuen Sean Penn eta Frances McDormand aktoreekin batera. 2014an The Knick telesailean hartu zuen parte eta ohiko aktorea bihurtu zen. Lucy Elkins erizainaren papera bete zuen[4].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2005 Lost and Found Brenda M. Stankard izenarekin
2008 Jorma's Blind Date Zita itsua Eve Hewson izenarekin
The 27 Club Stella
2011 This Must Be the Place Mary
2013 Blood Ties Yvonne
Enough Said Tess
2015 Bridge of Spies Carol Donovan
2017 Papillon Nenette
2018 Paper Year Franny Nightingale
Robin Hood Lady Marian
2019 The True Adventures of Wolfboy Rose
2020 Tesla Anne Morgan
2023 Flora and Son Flora

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2014–15 The Knick Lucy Elkins 20 atal
2020 The Luminaries Anna
2021 Behind Her Eyes Adele
2022 Bad Sisters Becka

Bideoklipak aldatu

Urtea Artista Izenburua Rola
2010 The Script For the First Time Della

Erreferentziak aldatu

  1. «Así fue la vida de las hijas de Bono cuando estaban de gira por el mundo acompañándolo con U2» Tiempo X 2023-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  2. «All about Eve Hewson - BelfastTelegraph.co.uk» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  3. [https://web.archive.org/web/20121026055623/http://www.rte.ie/ten/2010/0902/thescript.html «Bono's daughter stars in Script video - RT� Ten»] web.archive.org 2012-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
  4. «Bono Has An Up-and-Coming Actress Daughter» web.archive.org 2013-10-04 (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).

Kanpo estekak aldatu