Evaluna Montaner

venezuelar aktore, abeslari eta dantzaria

Mercedes Reglero Rodríguez de Echeverry, ezaguna Evaluna Montaner izen artistikoaz (Caracas, Venezuela, 1997ko abuztuaren 7a) venezuelar aktore, abeslari eta dantzaria da. Ezaguna da, halaber, Ricardo Montaner abeslariaren alaba eta Camilo abeslari kolonbiarraren emaztea izateagatik.[1]

Evaluna Montaner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEvaluna Mercedes Reglero Rodríguez
JaiotzaCaracas1997ko abuztuaren 7a (26 urte)
Herrialdea Venezuela
Familia
AitaRicardo Montaner
Ezkontidea(k)Camilo  (2020ko otsailaren 8a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaThe Cushman School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta telebista-ekoizlea
Izengoitia(k)Eva
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm4453882 Facebook: EvalunaMontanerOfficial Twitter: Montanerevaluna Instagram: evaluna Youtube: UCEamj3vjDC0lGZuionZNUGQ TikTok: evaluna Spotify: 52qzWdNUp6ebjcNsvgZSiC iTunes: 564880709 Musicbrainz: ca584beb-21ea-4821-a960-9dd074f90c27 Allmusic: mn0002992495 Deezer: 5324672 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak aldatu

 
Evaluna Ricardo Montanerren alaba gazteena da.

Evaluna Caracasen jaio zen, Venezuelan, 1997ko abuztuaren 7an, Marlene Rodríguez eta Ricardo Montaner abeslari argentinarraren alaba gazteena da. 4 urte zituela, Miamira (AEB) joan zen bizitzera familiarekin. Txikitan, pianoa, harpa eta zenbait dantza-mota ikasi zituen. Miamiko The Cushman School eskolara joan zen 13 urte bete arte, eta etxean ikasten hasi zen.

Ibilbidea aldatu

Aktore gisa mundu osoan egindako debut artistikoan lau urte zituela egin zuen Si tuviera que elegir bideoan, Ricardo Montaner aitaren jatorrizko abestian.

2009ko abuztuan, debut musikala egin zuen Switchfoot konpainiaren «Only Hope» kantatuz Susana Gimenezen programa argentinarrean.*

2010. urtearen erdialdean, Nickelodeon Latinoamerikako gazteen Grachi telenobelarekin bat egin zuen, eta 2012ra arte hartu zuen parte, lehen eta bigarren denboraldietan. Bigarren mailako rola lortu zuen Melanie Esquivel protagonistaren ahizpa interpretatuz.

2012an, bere aitak, Ricardo Montaner-ek, «La gloria de Dios» balada kristaua kantatzeko aukeratu zuen, eta, horrez gain, Viajero Frecuente Tour (Bidaiari Arrunta Tourra) biretara eraman zuen, abeslari gisa hasi baitzen. Kanta Argentinan aurkeztu zuten lehen aldiz, Ricardo Montanerri omenaldia egiteko programan, Gracias por venir, gracias por estar (Eskerrik asko etortzeagatik, eskerrk asko egoteagatik).

Si existe, 2013ko abenduan kaleratutako lehen bakunaren izena da, Marlene Rodríguez amaren laguntzarekin egina.[2]

2013. urtean, Bogotara (Kolonbia) joan zen familiarekin, eta bi urtez bizi izan zen han.* Kolonbiako Dia a día izeneko saioa gidatu zuen, La voz Colombian.

2014. urtean bigarren mailako lana lortu zuen Hot Pursuit filmean; beraz, familiarekin Los Angelesera, Kaliforniara, joan zen bizitzera. Han, sail bat zuten, eta Miami, Kolonbia eta Los Angeles artean ibili zen.[3] Hot Pursuit filmean Teresa Cortezen rola egin zuen, 15 urteko festa duen neska gazte nerabearena. Reese Witherspoon eta Sofía Vergara izarrekin partekatu zuen pantaila.

2014ko uztailean, Argentinan egindako Jesús Fest jaialdi kristauan parte hartu zuen. Hantxe aurkeztu zuen bere Yo me salvé lan bakuna, 2014aren amaieran kaleratu zena, Wings izeneko ingelesezko bertsioarekin eta bideoekin.

2015. urtean Evaluna berriro aurkeztu zen Teknopolisen, Argentinan, Jesús Fest-en. Bertan abestiak kantatu eta abesti kristauen cober batzuk egin zituen. Urte hartako apirilean, aktoreak Camilo Echeverry kantari kolonbiarrarekin zuen harremana berretsi zuen. Bikoteak konpromisoa hartu zuen 2018ko abuztuan.[4]

Aldi berean, Camiloren No te vayas eta Tutu abestien bideoklipa filmatzeko aktore lanak egin zituen.

2018an, kantatu gabe lau urte igaro ondoren, «Me liberé» eta «Por tu amor» abestiak idatzi zituen.

2019tik, Nickelodeonen Club 57 serie gaztearen protagonista izan zen, Miamin filmatua. Eva, zientzia eta matematikazalea da protagonista. 1957an, Ruben nebarekin (Sebastián Silva) harrapatuta geratu zen.[5]

2020ko abuztuaren 26an, Evaluna Titanic izeneko bideo musikalaren zuzendari estreinatu zen. Kany Garcíaren kanta da, Camilorekin lankidetzan, Mesa para dos albumekoa.[6]

Bizitza pertsonala aldatu

Kristautasuna praktikatzen du.[7] 2020ko otsailaren 8an Camilo abeslari kolonbiarrarekin ezkondu zen.[8] 2021eko urriaren 13an jakinarazi zen haurdun zegoela.[9] 2022ko apirilaren 6an jaio zen Indigo alaba.

Zinema aldatu

Urtea Titulua Papera Oharrak
2015 Hot Pursuit Teresa Cortez
2021 Koati Xochi Ahotsa

Telebista aldatu

Urtea Titulua Rola Oharrak
2011-12 Grachi Melanie Esquivel Protagonistakidea
2013 La Voz Colombia Bere burua Gidaria
2014 Yo soy artista Eragilea
2019 - 2021 Club 57 Eva García Protagonista
2022 La voz Kids 7 Bere burua Aitanaren aholkularia

Diskografia aldatu

Urtea Izenburua Albuma Oharrak
2012 La gloria de Dios Viajero frecuente Ricardo Montanerrrekin
2013 Si existe
2014 Yo me salvé
Wings Yo Me Salvé abestiaren ingelesezko bertsioa
2016 Gracia Incomparable
2018 Por Tu Amor
Me Liberé
2019 Club 57 El tiempo corre al revés Club 57ekoekin

Bideografia aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2002 Si tuviera que elegir Aktore nagusia Ricardo Montanerren abestia
2013 Preguntas Dantzaria Mau & Rickyren abestia
Si existe Protagonista Bere abestia
2014 Su luz Bideoko partehartzailea Ricardo Montanerren abestia
2015 Wings Protagonista Bere abestia
Yo me salvé Protagonista Bere abestia
2016 Gracia incomparable (Versión acústica) Bideoko partehartzailea Evan Craften abestia
2018 Por tu amor Protagonista Bere abestia
Me Liberé Protagonista Bere abestia
2019 No te vayas Protagonista Camiloren abestia
Tutu Protagonista Camilo, Pedro Capóren abestia
La Difícil Partehartzailea[10] Camiloren abestia
2020 Por Primera Vez Protagonista Camilorekin egindako abestia
Favorito Protagonista Camiloren abestia
Tattoo (Remix) Partehartzailea[11] Rauw Alejandro, Camiloren abestia
Vida de rico Partehartzailea Camiloren abestia
2022 Buenos días Partehartzailea[12] Wisin, Camilo eta Los Legendariosen abestia

Lankidetzak aldatu

Urtea Izenburua Albuma Oharrak
2012 La gloria de Dios Viajero frecuente Ricardo Montanerrekin
2016 Gracia incomparable (Versión Acústica) Sesión Orgánica: Parte 2 Evan Craftekin
Gracia incomparable (Radio Versión) Evan Craftekin
Beauty of grace (Radio versión) Evan Craftekin
Beauty of grace (Acoustic versión) Evan Craftekin
2019 If The World Was Ending JP Saxerekin
2020 Por primera vez Por primera vez Camilorekin
Amén Ricardo Montaner, Camilo, Mau eta Rickyrekin
2021 Aunque no sea conmigo Aunque no sea conmigo Aitanarekin

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu