Eva Longoria

aktore estatubatuarra

Eva Jacqueline Longoria (Corpus Christi, 1975eko martxoaren 15a - ) aktore estatubatuarra da, Desperate Housewives telesaileko Gabrielle Solis pertsonaia dela-ela ospetsua.

Eva Longoria

Bizitza
JaiotzaCorpus Christi1975eko martxoaren 15a (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Tyler Christopher (en) Itzuli  (2002 -  2004)
Tony Parker  (2007 -  2011)
José Antonio Bastón  (2016 -
Hezkuntza
HeziketaTexas A&M University–Kingsville (en) Itzuli
California State University, Northridge (en) Itzuli
Roy Miller High School (en) Itzuli
Texas A&M University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, jatetxe-jabea, edertasun lehiaketan parte-hartzailea, modeloa, nightclub owner (en) Itzuli, telebista zuzendaria eta telebista-ekoizlea
Altuera157 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

evalongoria.com
IMDB: nm0519456 Allocine: 100855 Rottentomatoes: celebrity/eva_longoria Allmovie: p392381 TV.com: people/eva-longoria
Facebook: EvaLongoria Twitter: EvaLongoria Instagram: evalongoria Snapchat: realevalongoria Musicbrainz: 8462c58d-6f22-4ede-964d-aba80c89e48f Discogs: 3178243 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Guraso mexikarrak zituen, eta nerabe zenean bere adinekoek haren kontra ekiten zuten itsusia zelakoan. 2001etik 2003ra arte "The Young and the Restless" telesailean debutatu zuen Isabella Brana Williams psikotikoaren pertsonaia interpretatuz, eta ezagun bihurtzen hasi zen. Gero, L.A. Dragnet telesailean aritu zen. Hau burutzean, "Desperate Housewives" telesailean Gabrielle Solisen modelo ohi tristearen papera eman zioten. ABC katean emititzen zuten 2004an.

2003. urtean, People en Español aldizkarian munduko ederrenen artean izendatu zuten eta 2005ean Maxim aldizkarian sentsualena.

Tyler Chistopher aktorearekin egon zen ezkondua 2002 eta 2004 artean. Tony Parker NBAko saskibaloiko jokalariarekin ezkonduta dago orain.

2004ko abenduaren 15ean Rolling Stone aldizkarian aitortu zuen dardaragailuak gustatzen zitzaizkiola. Elkarrizketa horren ondoren, bere jarraitzaileak jostailu erotikoak hasi ziren bidaltzen eta ABCko arduradunek Evak ematen zuen elkarrizketetan "dardargailu" hitza ez esatea eskatu zioten.

Iragarkien munduan asko aritua da, jantzi, izozki, edertze produktu eta abarretan. L´Oreal enpresarekin kontratu garrantzitsu bat dauka eta bere irudia ile ederraren eredutzat erabili ohi dute. Desperate Housewives telesailean sinatutako kontratuaren aranera ezin du haurdun jarri sinatu zuenetik hurrengo sei urtetan.

Filmografia aldatu

  • 2001
    • The Young and the Restless Isabella Braña Williamsen paperean (2001-2003)
  • 2003
    • The Talent Agency the Host antzeztuz
    • Dragnet Det. Gloria Duran pertsonaiaren paperean
    • Hot Tamales Live: Spicy, Hot and Hilarious Snitch'd Gabby antzeztuz
  • 2004
    • Carlita's Secret Carlita pertsonaiaren paperean
    • Desperate Housewives Gabrielle Solisen paperean
    • The Dead Will Tell Jeanie bezala
    • Señorita Justice
  • 2005
    • Hustler's Instinct Vanessa Santosen paperean
    • The 57th Annual Primetime Emmy Awards
    • MTV Video Music Awards 2005 aurkezle moduan
    • The 3rd Annual TV Land Awards
    • The 62nd Annual Golden Globe Awards aurkezle moduan
  • 2006
    • The Sentinel Jill Marin bezala
    • Harsh Times Sylvia bezala
  • 2007
    • How I Met My Boyfriend's Dead Fiancée
    • Foodfight! Lady X pertsonaiaren ahotsa da

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eva Longoria