Euskara batuaren ajeak

Ibon Sarasolak idatzitako saiakera bat, Alberdania argitaletxeak 1997. urtean plazaratua

Euskara batuaren ajeak Ibon Sarasolak idatzitako saiakera bat da, Alberdania argitaletxeak 1997. urtean plazaratua.

Euskara batuaren ajeak
Jatorria
Egilea(k)Ibon Sarasola
Argitaratze-data1997
IzenburuaEuskara batuaren ajeak
ArgitaletxeaAlberdania
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara

Sarasola euskararen gainean mintzatzen da, eta horren barren-barrenean, batik bat, hizkuntza estandarraz nahiz joera garbizaleaz. Haren esanetan, estandar hori 1960ko hamarkadaren amaieran lau literatur euskalkiak batzeko asmotan sortu zen, baina orain praktikan bi estandar ditugu: bata, Iparraldekoa, frantsesaren eraginpean dago; bestea, Hegoaldekoa, gaztelaniarenean.[1] Adibide askoren bitartez, egoera erakusten du, eta azaltzen du joera-aldaketa beharrezkoa dela. Izan ere, aurreko bideari lotuta segituz gero, bi euskara mota horien artean elkar ez ulertzeko arriskua dakusa.

Francisco Javier Rojo Cobos idazlearen iritziz, liburuaren oinarrian teoria hau dago: «euskara batuaren hiztegia gaurkotzea gazteleraren eragin zuzenaren pean egin da, txukuntasunaren kalterako. Ondorioz, euskara batuak, iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunak hurbiltzeko tresna izan beharrean, desberdintasunak areagotzeko balio izan du.»[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskara batuaren ajeak» Alberdania argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  2. Rojo, Javier. «Batua dela-eta» El Correo 1998-05-20.

Kanpo-estekak aldatu