Euskalduna Jauregia Bilboko musika gune handiena da gaur egun, bai eta biltzar-zentroa ere.

Euskalduna jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′01″N 2°56′41″W / 43.2669°N 2.9447°W / 43.2669; -2.9447
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1994 - 1999
Inaugurazioa 1999ko otsailaren 19a
Inaugurazioa1999ko otsailaren 19a
Arkitektura
ArkitektoaFederico Soriano (en) Itzuli
Webgune ofiziala
Artikulu hau jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskalduna».

Bilbao Orkestra Sinfonikoak egoitza bertan dauka.

Eraikina aldatu

Musika motari dagokionez, batik bat opera, musika klasikoa, zartzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute bertan. Horretaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urte osoan zehar. Guztira bost areto, tamainan ezberdinak, ditu biltzar jauregiak, handienak 2.200 pertsona har ditzake gehienez eta txikienak 200 pertsona.

Abandoibarra izeneko eremuan kokatuta dago, Abandoko barrutian. Euskalduna zubiaren hasieran dago, eta Bilboko itsasadarrak Deustutik banatzen du. Jesusen Bihotzaren plaza eta Casilda Iturrizar parkea haren inguruan daude.

53.000 m2 dauka, zazpi solairutan banatuta. Hainbat areto ditu, baina nagusia Auditorioa da, 1.770 m2 daukana eta 2.000 ikusle baino gehiagorentzako lekua. 1998an eraiki zuten, Dolores Palacios eta Federico Soriano arkitektoek diseinatuta.

Euskalduna ontziola zegoen lur-sailean eraiki zuten eta hortik hartu zuen izena. Horrez gain, eraikinaren diseinuak itsasontzi baten itxura gogorarazten du, auditorio nagusirako sarbideetan ageri da hori. 2003. urtean Munduko Biltzar Jauregi onenaren APEX Saria jaso zuen.

Kultura ekitaldiak aldatu

2014ko Gabonetan antolatutako ekitaldiek 45.825 ikusle izan zituzten eta 853.438 euroko irabaziak lortu ziren[1].

Urtero abenduaren lehen erdialdean Bilbao Mendi Film Festival mendi zinemaldiaren kokalekua da.

Argazki galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo