Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa


Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Gallartan dago ikusgai, Abanto-Zierbena udalerri bizkaitarrean. Museoaren kokapenak badu arrazoi sendoa, izan ere hala herria nola eskualde osoak, Meatzaldea izenekoak, lotura handia eduki du meatzaritzaren jarduerarekin[1]. Kontxa II. aire zabaleko meatzaren ondoan dago museoa, bertatik Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Museoaren sarrera Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGallarta
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1986an Meatzari Museoa Kultur Elkartea; 2001ean Meatzaritzaren Museoa
ZuzendariaHaizea Uribelarrea Leandro
Webguneahttp://www.meatzaldea.eus/ www.meatzaldea.eus

1986an sortutako "Meatzari Museoa Kultur Elkartea" delakoa sustatzaile nagusia izan da. Entitate sustatzaile honek museoaren parte izaten jarraitzen du (2018), eta bere partaide guztiak bolondresak dira.

Museoaren eraikina aldatu

Abanto eta Zierbenako udalak Casto de Zabala arkitektoari ardura eman zion Gallartako abere-hiltegiaren diseinua egin zezan. Hiltegiaren kokapena ezin hobea zen begiralde eta aireztapenari dagokionez, Gallarta zaharraren sarreran egongo zen, Gallartatik Ortuellarako errepidearen eskuinaldean hain zuzen. 1908. urtean ireki zuten eta bere jarduera 1990. urtean eten zen. Herriko abere-hiltegi honen eta inguruetako beste askoren itxiera euren kalterako izan da, eskualdeko abere-hiltoki handiak indartuz. Gaur egun udal hiltegi zaharra, eraldaketa baten ostean, meatzaritzaren museo bilakatu da. Bizkaiko meatz guztietatik bildutako tresna, makina, mineral, dokumentazio, argazki...ikus ditzakegu bertan, baita Euskal Herriko bagoi eta bagoneten bildumarik zabalena ere.

Etorkizuna aldatu

Etorkizun hurbilera begiratuz museoak handiagotuko du bere erakusketa eremua, ondoan eraiki berri duten eraikinari esker. Bilboko IMB arkitektura estudioek diseinatu duten eraikin modernoa da Kontxa II. meatzaren ertzean dagoena. 5 metroko luzera duen erlaiz deigarrian begirategi bat zabaldu da, horrela bisitariek aire zabaleko meatzaren ikuspegi izugarriaz gozatzeko aukera dute. Barruko erakusketa lekuaz gain, kanpoan aisialdirako beste eremu berri bat atonduko dute. Bertan meatzetako tresna eta makinaria handiak kokatuko dituzte. Toki berri honek ondoan dagoen museoa osatuko du.

Helburuak aldatu

Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

Museoaren kudeaketa aldatu

Museoaren kudeaketa "Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioa"ren bidez egiten da. Fundazioaren Patronatuan Udalak zein Meatzari Museoaren Kultur Elkarteak hainbat ordezkari dutelarik. Udalak 3 ordezkari eta Meatzari Museoaren Elkarteak 6 ordezkari. Carmelo Uriarte Olano da (2018) Fundazioaren presidente erakunde hau sortu zenetik.

Bestalde Museoaren kudeaketan elkartearen bolondresek (40 inguru 2018an) parte izaten jarraitzen dute.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa