Euskal Batasuna, EB, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta ezkertiar bat izan zen. Herri Batasunarekin harreman estuak izan zituen. Abertzaleen Batasuna (AB) koalizioaren sorreran parte hartu zuen eta kide gehienak bertan integratu ziren.

Euskal Batasuna
EB
Sorrera1986
DesegiteaAbertzaleen Batasunean barneratu zen.
EremuaIpar Euskal Herria
Ideologia politikoaEzkertiarra, abertzalea

Hauteskundeak aldatu

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara EMA alderdiarekin batera aurkeztu zen 1993. urtean. Ondoren, Herri Batasunarekin, EMArekin eta Herriaren Alderekin (HA, Patxa eta Oldartzen mugimenduetatik zetorrena) akordio bat sinatu zuen 1994an. Urte berean, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Eusko Alkartasunarekin Frantziako Regions et Peuples solidaires izeneko zerrendan partaide izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu