Euskadiko Ezkerraren Gazteak

Euskadiko Ezkerraren Gazteak (EGAZ) Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-EE, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra) gazte antolakundea da. Bere jatorrizko izena, gaztelaniaz, Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE, Euskadiko Gaztedi Sozialistak) da, eta sigla ofizialak JSE-EGAZ, JSE bere horretan Espainiako gaztedi sozialistena ere baita, Juventudes Socialistas de España[1]. Halaber, Ramon Rubial izena gehitu ohi dio antolakundeak bere siglei (JSE-EGAZ Ramon Rubial), Euskal Kontseilu Nagusiaren lehen presidentearen omenez.

Euskadiko Ezkerraren Gazteak
Datuak
Motaerakundea eta gizarte mugimendua
HerrialdeaEspainia
Ideologiasozialdemokrazia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1903
Sortzailea
webgune ofiziala

Izenaren afera aldatu

Nahiz eta antolakundearen erdal izena eta euskarazkoa literalki bat ez etorri, zentzua PSE eta EE alderdien fusioan bilatu behar da; 1993ko martxoan, jatorriz abertzale independentista zen EE, sozialistekin bat egitea onartu zuen[2], Kataluniako sozialisten atzeko batura Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) eramateko zioaz. Horren ondorioz, PSEren eta EEren gaztediek ere erakunde bakarra antolatuko zuten, oraingo izen eta siglei bidea eginez. Alta, JSE-EGAZek bere sorkuntza 1903an kokatzen du, Tomas Meabek Erandion sortutako lehen gazte antolakunde sozialistaren bidetik[3], EE 1977ra arte sortu ez bazen ere.

1985etik hona 10 presidente izan ditu JSE-EGAZek, horietako bat Patxi Lopez EAEko lehen lehendakari sozialista izanik, PSE eta EEren arteko fusioa gertatu aurretik postu hura betetzen ibili zena (1985-1987).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Juventudes Socialistas de España | Web oficial de las Juventudes Socialistas de España. (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  2. Euskal Sozialismoaren Historia. , 7 or..
  3. (Gaztelaniaz) GESMATICA. «Historia de JSE» www.jse-egaz.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).


Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco