EusLinux Debianen oinarrituta dagoen GNU/Linux banaketa da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Normalkuntzako Sailburuordetzak bultzatu zuen 2005ean, baina ez zuen jarraipenik izan.

EusLinuxen logotipoa Linuxen berdina da.

Oraindik ere Interneten dago eskuragarri, Jaurlaritzaren webgunean.

Proiektu honen ekarpen nagusiak Debian eta GNOMEren tresna batzuk euskarara itzultzea eta, beste aldetik, aurreko proiektuetan itzuli ziren tresnak eguneratzea izan zen, esaterako OpenOffice.org.

Proiektuan Elhuyarrek, UZEIk eta Zundan-ek hartu zuten parte.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu