Eurotaldea euroguneko Finantza ministroek hilero egiten duten bilera informalari deitzen zaio eta helburu nagusia beren politika ekonomikoa koordinatzea da. Ministroez gain, Europar Banku Zentraleko lehendakariak eta Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisario Europarrak ere parte hartzen dute Eurotaldean.

Eurotalde
Datuak
MotaBatzordea
Agintea
LehendakariaMário Centeno (en) Itzuli
JabeaEuropar Batasuneko Kontseilua
Historia
Sorrera1998ko ekainaren 4a
webgune ofiziala

Europar Kontseiluak 1997an sortu zuen Eurotaldea eta de facto hustu egin ditu haren biharamunean biltzen den Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseiluaren (ECOFIN) edukiak; azken honek Eurotaldearen erabakiak berresten ditu. Lehendakariak bi urte eta erdiko agintaldia du, Lisboako tratatuaren arabera[1].

2013ko urtarrilaren 21ean Jeroen Dijsselbloem herbeheretarra aukeratu zuten Eurotaldeko lehendakari[2].

Kideak aldatu

Batsuneko Estatua Ordezkaria
  Austria Hans Jörg Schelling
  Herbehereak Eric Wiebes
  Belgika Koen Geens
  Portugal Maria Luís Albuquerque
  Zipre Harris Georgiades
  Eslovakia Peter Kažimír
  Finlandia Antti Rinne
  Eslovenia Uroš Čufer
  Estonia Jürgen Ligi
  Frantzia Michel Sapin
  Espainia Luis de Guindos
  Alemania Wolfgang Schäuble
  Grezia Gikas Hardouvelis
  Irlanda Michael Noonan
  Italia Pier Carlo Padoan
  Malta Edward Scicluna
  Luxenburgo Pierre Gramegna
  Letonia Andris Vilks
Bozkatzeko eskubiderik gabe
  Europar Batasuna Eurotaldeko lehendakaria Jeroen Dijsselbloem   Herbehereak
  Europar Batasuna Europako Banku Zentraleko lehendakaria Mario Draghi   Italia
  Europar Batasuna Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisarioa Jyrki Katainen   Finlandia
  Europar Batasuna Eurotaldeko Lan Taldeko burua Thomas Wieser   Austria


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu