Europaren bortxaketa

Mitologia greziarreko narrazioa
Europaren bahiketa» orritik birbideratua)

Europaren bortxaketa edo bahiketa mitologia greziarreko pasarte bat da, askotan motibo artistiko bihurtu dena, batez ere Pizkundeko margolarien garaitik aurrera, baina antzinatean ere bai, Ponpeiako margoen artean ere aurkitu dira alegoriak. Pasartea zera da funtsean, Europa pertsonaia (ezen ez kontinentea) Zeusek bahitu eta bortxatu zuela, horretarako zezen forma hartu zuelarik jainkoak, emakumezko gaztea amarruz engainatzeko.

Europaren bortxaketa
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daGreziar mitologia

Mitoa aldatu

Europa Kadmoren arreba zen, Agenor eta Telefasaren alaba, Feniziako agintariak zirelarik gurasoak.

Emakume gaztea zela, egun batean zelaietara joan zen bere lagunekin jolastera eta loreak hartzera. Bertan Zeusek begiz jo zuen, eta harengana hurbiltzeko zezen zuri, lasai eta indartsu bat bihurtu zen eta haren ondora joan zen bazkatzen ari zelako itxurak eginez, nola konkistatuko zuen pentsatuz.[1]

Orduan zezenarengana hurbildu zen Europa, eta animalia ferekatzen hasi zen, bere gorputz finak eta gihar indartsuek liluratuta. Animaliak burua makurtuz belauniko jarri zen, imintzio eginez bizkarrean jar zedin Europak. Animaliaren otzantasunak gonbidatuta, gainean jarri zuen neskatxa, eta tximistaren abiaduran hasi zen korrika zezena. Europa negarrez hasi zen, baina ezin zuen salto egin, hiltzeko beldurra baitzuen.

Zezen bihurtutako jainkoak itsasoa zeharkatu zuen tritoiak eta nereidak lagunduta eta Kretara heldu zen. Irlan lurreratu zenean, mozorroa kendu zuen Zeusek eta bortxatu egin zuen. Europak bilatu nahi izan ez zuen harreman horretatik Minos, Radamantis eta Sarpedon jaio ziren (seme kopuruaz antzinako autoreen artean bada kontaklizun desberdinik). Geroago, Zeusek Europa abandonatu eta Olinpora joan zenean, Europak bigarren senartzat hartu zuen Kretako erregea, Asterion, eta hark zaintzan hartu zituen Zeusekin izandako haurrak. Asterion erregea hil ondoren, Kretako tronua bere seme adoptiboetatik zaharrenak hartu zuen Minosek, Greziako lehen agintari eta legegilea izan zenak.

Adibideak artean aldatu

Antzinatekoak:

Pizkundeaz geroztik margolaritzan izan ditu adibide ugari motibo honek:

Adibideak margolaritzan:

Eta eskulturan:

Bahiketa edo bortxaketa aldatu

Motibo honek inguruko hizkuntzetan jasotzen duen terminoak anbiguoak izan daitezke. Rapto gaztelaniaz, bahiketa itzul dezakegu, baina ingelesez oro har 20. mendetik erabiltzen den terminoa ohikoa Rape of Europa,da, Europaren bortxaketa. Jainko arrek emakumezkoak seduzitu edo haurdun utzi dituzteneko pasarteak ohikoak dira mitologian, eta artistek motibotzat hartu dituzte.[7] Irakurketa askotan, sedukzioaren eta erotismoaren sinbolotzat hartu izan dira irudi horietarik asko, baina azken batean, erakusten dena bortxaketa da.[8] [9]

 
Martin de Vos - 1590, Bilboko Arte Ederren museoan.

Euskal Herrian dagoen Europaren bahiketa jakin baten kasua aipatzeagatik, Martin de Vosena, lana agertu zen Bilboko Arte Ederren Museoko ABC Bilboko Museoaren Alfabetoa erakusketan, non artelan bat lotzen zen letra bakoitzarekin: De Vosen margoa D letrarekin eta Desio terminoarekin lotu zuen erakusketa komisarioak, Kirmen Uribek. Aukera gogor kritikatu zuen Haizea Barcenilla arte kritikari feministak: "Jakina da XVI. mendean artea gizonezko begiradarentzat egiten zela, baina, egun, irakurketa historiko-kritikoa egiteko gai izan beharko genuke, barneratutako lotura hori auzitan jartzeko". [10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Brouwers, Josho. (2019-10-25). «Zeus and Europa» Josho Brouwers (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  2. Francois Boucher.org, Rape of Europe
  3. Francois Boucher.org, Rape of Europe 2
  4. Wikipaintings: The Rape of Europe
  5. All History: The Rape of Europa. .
  6. «Guido Reni | The Rape of Europa | NG6642 | National Gallery, London» www.nationalgallery.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  7. (Ingelesez) «#MeToo and Roman Rape Culture with Darah Vann Orr» The French History Podcast (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  8. Elizegi, Xabier Mendiguren. (2023-06-05). «Bortxaketa San Telmon» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  9. Barcenilla, Haizea. (2023-06-05). «Bortxaketa ederra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  10. Barcenilla, Haizea. (2023-06-05). «Komisariotza zer (ez) den (II)» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).

Kanpo estekak aldatu