Europako Nazioen Errugbi Kopa

Europako Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: European Nations Cup, frantsesez: Championnat européen des nations de rugby à XV) edo Sei Nazioen B Txapelketa gizonezkoen errugbi txapelketa da, Europako bigarren eta hirugarren mailako selekzioen artekoa. Rugby Europe da antolatzailea.

Europako Nazioen Errugbi Kopa
Rugby Europe International Championships
Championnat européen international de rugby à XV
Antolatzailea Rugby Europe
Sorrera 1936
2000 (Europako Nazioen Kopa)
Eremua Europa (Sei Nazioetakoak izan ezik)
Taldeak 8 (Championship)
Jaitsiera Trophy
Garaipen gehien Guztira:
Frantzia Frantzia (25)
Nazioen Kopa:
Georgia Georgia (16)
Txapelduna Georgia Georgia (2023-24)
Webgunea rugbyeurope.eu

Historia aldatu

1931n, Frantzia egotzia izan zen Bost Nazioen Txapelketatik. Horren ondoren, Italia, Errumania, Alemania, Espainia, Belgika, Portugal, Herbehereak eta Kataluniarekin elkartu zen Errugbi Amateurraren Nazioarteko Federazioa (FIRA, gaur egun Rugby Europe) sortzeko,[1] International Rugby Football Boarden alternatiba gisa. Firak antolaturik, Europako hiru txapelketa jokatu ziren 1936tik 1938ra,[oh 1] eta Frantziak irabazi zituen hirurak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantzia Bost Nazioen Txapelketan sartu zen berriro, eta FIRAk bi txapelketa baino ez zituen antolatu, 1952an eta 1954an. Horiek ere Frantziak irabazi zituen.[2]

1965etik aurrera, FIRA Europako txapelketa biziberritzen saiatu zen, FIRA Nations Cup (1965-1973) eta FIRA Trophy (1973-1997) sortuz. Hala ere, Frantziak ez zuen parte hartzen lehenbiziko taldearekin, bigarrenarekin baizik (Frantzia A). 1990eko hamarkadaren amaieran, txapelketak indarra galdu zuen, eta edizio batzuk ez ziren egin.[2]

Europako Nazioen Kopa 2000. urtean abiatu zen, Italiako selekzioa Sei Nazioen Txapelketan sartu zenean. Harrezkero, Frantziako eta Italiako selekzioek ez dute parte hartzen.[3] Nazioen Kopatik Sei Nazioen Txapelketara igotzeko aukerarik ez dago.

Egitura aldatu

Lau maila daude:

  • Championship (1. maila)
  • Trophy (2. maila)
  • Conference 1 (3. maila)
  • Development (4. maila)

2023-24 denboraldian, hauek izan ziren lehenbiziko bi mailetako taldeak

Championship
  Georgia
  Portugal
  Errumania
  Espainia
  Herbehereak
  Alemania
  Belgika
  Polonia
Trophy
  Suitza
  Suedia
  Txekiar Errepublika
  Kroazia
  Lituania
  Ukraina

Aurreko txapelketak aldatu

Europako Txapelketa (1936-1938) aldatu

Urtea Txapelduna Bigarrena
1936   Frantzia   Alemania
1937   Frantzia   Italia
1938   Frantzia   Alemania

Europako Txapelketa (1952-1954) aldatu

 
1954ko Europako Txapelketaren finala, Frantziaren eta Italiaren artekoa. Baloiarekin Roger Martine; atzerago Maurice Prat eta Gérard Murillo.
Urtea Txapelduna Bigarrena
1952   Frantzia   Italia
1954   Frantzia   Italia

Nazioen Kopa (1966-1973) aldatu

Urtea Txapelduna Bigarrena
1965-66   Frantzia   Italia
1966-67   Frantzia   Errumania
1967-68   Frantzia   Errumania
1968-69   Errumania   Frantzia
1969-70   Frantzia   Errumania
1970-71   Frantzia   Errumania
1971-72   Frantzia   Errumania
1972-73   Frantzia   Errumania

FIRA Txapelketa (1974-1997) aldatu

 
1975eko FIRA Txapelketan, Frantziaren aurka jokatu zuen Italiako taldea.
Urtea Txapelduna Bigarrena
1973-74   Frantzia   Errumania
1974-75   Errumania   Frantzia
1975-76   Frantzia   Italia
1976-77   Errumania   Frantzia
1977-78   Frantzia   Errumania
1978-79   Frantzia   Errumania
1979-80   Frantzia   Errumania
1980-81   Errumania   Frantzia
1981-82   Frantzia   Italia
1982-83   Errumania   Italia
1983-84   Frantzia   Errumania
1984-85   Frantzia   Sobietar Batasuna
1985-87   Frantzia   Sobietar Batasuna
1987-89   Frantzia   Sobietar Batasuna
1989-90   Frantzia   Sobietar Batasuna
1990-92   Frantzia   Italia
1992-94   Frantzia   Italia
1995-97   Italia   Frantzia

Europako Nazioen Kopa (2000- ) aldatu

 
2020ko Europako Nazioen Kopa, Errusiak 19 - Portugalek 18.
Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena
2000   Errumania   Georgia   Maroko
2001   Georgia   Errumania   Errusia
2001-02   Errumania   Georgia   Errusia
2003-04   Portugal   Errumania   Georgia
2005-06   Errumania   Georgia   Portugal
2007-08   Georgia   Errusia   Errumania
2009   Georgia   Errusia   Portugal
2010   Errumania   Georgia   Errusia
2011   Georgia   Errumania   Portugal
2012   Georgia   Espainia   Errumania
2013   Georgia   Errumania   Errusia
2014   Georgia   Errumania   Errusia
2015   Georgia   Errumania   Espainia
2016   Georgia   Errumania   Errusia
2017   Errumania   Georgia   Espainia
2018   Georgia   Errusia   Alemania
2019   Georgia   Espainia   Errumania
2020   Georgia   Espainia   Errumania
2021   Georgia   Errumania   Portugal
2022   Georgia   Errumania   Espainia
2023   Georgia   Portugal   Errumania
2024   Georgia   Portugal   Espainia

Palmaresa aldatu

Europako Nazioen Kopa aldatu

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
  Georgia 16 5 1
  Errumania 5 9 5
  Portugal 1 2 4
  Errusia 0 3 6
  Espainia 0 3 4
  Alemania 0 0 1
  Maroko 0 0 1
  • Garaipen gehien: 16   Georgia (2001, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024)

Txapelketa guztiak aldatu

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
  Frantzia 25 5 -
  Georgia 16 5 1
  Errumania 10 20 15
  Italia 1 9 8
  Portugal 1 2 4
  Sobietar Batasuna - 4 3
  Espainia - 3 8
  Errusia - 3 6
  Alemania (a) - 2 3
  Maroko - - 3
  Txekiar Errepublika - - 2
  • (a) Alemaniako Errepublika Federalak 1952an lortu zuen hirugarren postua barne.
  • Garaipen gehien: 25   Frantzia (1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994)

Oharrak aldatu

  1. 1935ean txapelketa ez ofiziala jokatu zen Frantzia eta Italiaren artean; frantziarrak 44 eta 6 nagusitu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. FIRAren eratze agiria. rugbipensador.files.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).
  2. a b Rugby Europe International Championship. sport-record.de (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).
  3. Rugby Europe Championship. rugbyarchive.net (Noiz kontsultatua: 2024-4-24).

Kanpo estekak aldatu