Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa

Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (EURATOM)[1] Europako Batasuneko kideek osatutako nazioarteko erakundea da. 1957ko martxoaren 25ean sortu zen, Erromako Itunen baitan. EBtik aparteko erakundea den arren, 1965eko apirilaren 8ko Bruselako Itunaren ondorioz Europako Ekonomia Erkidegoarekin eta Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoarekin guztiz batu ziren bere antolaketa egiturak.

Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa
Datuak
Izen laburraEuratom
Motaerakundea, eskualde erakundea eta nazioarteko erakundea
Jarduera
KidetzaThe ITER Organization (en) Itzuli
Honen parteEuropar Batasuna
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1957ko martxoaren 25a
OndorengoakEuropar Batasuna
webgune ofiziala

EURATOMen helburua energia atomikoaren barne merkatu seguru bat sortzea izan zen, baita Erkidegoko herrien artean merkataritza atomikoa bultzatu eta soberakinak kanpoko herrialdeetara modu koordinatuan saltzea ere.

Zenbaitzuen ustez, EURATOM egitura EBren barnean sartu beharko litzateke guztiz, aparteko egitura izateari utzi eta EBren baitan funtzionatzeko (Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoak 2002an egin bezala). Baina beste batzuen arabera, energia atomikoa arautzeko erakunde hau EBren baitan sartzeak zenbait estatutan Batasunaren kontrako jarrera indartuko luke, energia nuklearraren eztabaida pil-pilean jarriz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu