Europako Aliantza Librearen Gazteria

Europako Aliantza Librearen Gazteria (European Free Alliance Youth, (EFAY), ingelesez) Europako kultura, hizkuntza eta nazio aniztasuna babesten eta sustatzen duten organizazio, mugimendu edo alderdi politiko ezberdinetan parte hartzen duten gazteez osaturiko erakundea da. Beraz, EFAy lurralde, estatu zein europa mailan aktiboki lanean aritzen diren Europa osoko alderdi abertzale eta erregionalisten adar gazteen aliantza da. Bere kideek Europako aniztasunaren ezagutzea eta onarpen gehiago jasotzearen alde lan egiten dute.[1]

Europako Aliantza Librearen Gazteria
Idazkari nagusiaLlŷr Williams
Sorrera2000
EremuaEuropar BatasunaEuropa
Egoitza nagusiaBoomkwekerijstraat 1, 1000 Brusela, Belgika
Ideologia politikoaSozialdemokrazia, Autonomismoa, Federalismoa, Independentismoa
KideakEuropako Gazteen Forua
efay.eu
Europako Aliantza Librearen gazte erakundea

EFAy ALE (Europako Aliantza Librea, Euskaraz) Europako alderdi politikoaren adar gaztea da. 2000. urtean sortua izan zen Mikel Irujoren eskutik ( Eusko Alkartasunaren Europako Parlamentuko kide ohia), Gazte Abertzaleakeko nazioarteko harremanetarako idazkaria zenean. Gaur egungo bere presidentea Valentina Servera da (Eskozia), 2019an hautatua.[2]

EFAy erakundeak 2013ko Meranen (Tirol) egindako Batzar Orokorra
EFAy erakundeak 2014ko Kompostelan (Galiza) egindako Batzar Orokorra

Zuzendaritza (2014-2016) aldatu

Ardura Izena Erakundea Herria
Presidentea Roccu Garoby PNC-Ghjuventù   Korsika
Idazkari Nagusia Olrik Bouma FNP Jongerein   Frisia
Kidea Eva Paelinck Jong N-VA   Flandria
Kidea Álvaro Goñi Gazte Abertzaleak   Euskal Herria
Kidea Max Zañartu JERC   Katalan Herriak
Kidea Emyr Gruffydd Plaid Cymru Ifanc   Gales
Kidea Pablo Peñuela JJAA   Andaluzia

Presidenteen zerrenda aldatu

Izena Erakundea Herria Denbora
Mikel Irujo Amezaga Gazte Abertzaleak   Euskal Herria 2000–2001
Pere Aragonés JERC   Katalan Herriak 2001–2003
Jonas Dutordoir Prego   Flandria 2003-2005
Lander de Bilbao Gazte Abertzaleak   Euskal Herria 2005–2007
Rhisiart Tal-e-bot Kernow X   Kornualles 2007–2009
Jezz Anbleydh Kernow X   Kornualles 2009–2010
Irati Aizpurua Gazte Abertzaleak   Euskal Herria 2010–2011
Roccu Garoby PNC-Ghjuventù   Korsika 2011–Gaur

Erakunde kideak aldatu

Europako 14 estatutan dauden 33 herri ezberdinetako 35 gazte erakunde dira kide.[3]

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu