Euriborra edo Euro Interbank Offered Rate, eguneroko erreferentzia tasa da, Europar Ekonomia eta Diru Batasuneko 57 bankuk elkarri salerositako maileguetan ezarritako batez besteko interes-tasan oinarritutakoa. Tasa horrek, mugaegun desberdinak ditu: laburrena, egun batekoa, eta luzeena, urtebetekoa. Normalean, epemuga zenbat eta laburragoa izan, baxuagoa izaten da euriborraren balioa.

Euribor
Urtebeteko euriborraren balioa 2001 eta 2006 urteen artean.

Euriborra euroa txanpon ofiziala duten herrialdeetako mailegu eta hipoteken balioa ezartzeko erabiltzen da.

2014ko abenduaren 28an jakin zenez, Euriborrak % 0,328an amaituko zuen urtea. Euriborrak beste minimo historiko bat markatuko zuen eta jaitsiera horri esker, hipoteken kuotak hilean 14 euro merkatuko ziren, batez beste[1].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.