Matematika eta konputazio arloetan, Eulerren metodo izenez ezagutzen den prozedura hasierako balio ezaguna duen ekuazio diferentzialak ebazteko erabiltzen den zenbakizko integrazioko metodoa da. Leonhard Eulerren omenez dauka izena, lehenengo aldiz bere Institutiones calculi integralis liburuan proposatu zuelako (1768–1870 argitaratua). Hasierako balioa ezaguna denean, eta ezagutza horretan oinarrituz, metodo honek inguruko puntuetako soluzioen hurbilketak lortzen ditu.

Errore lokala (urrats bakoitzeko errorea) proportzionala da urratsaren tamainaren karratuarekin, eta errore globala proportzionala da urratsaren tamainarekin.

Zenbakizko metodoen arteko sinpleena da Eulerren metodoa eta Hasierako Balioko Problemak ebazteko erabiltzen da:

Deskribapen geometrikoa aldatu

Helburua eta bere eraginkortasunaren arrazoia aldatu

 
(1. Grafikoa) Eulerren metodoaren ilustrazioa da. Ezezaguna den kurba urdinez, eta hurbilketa gorriz.

Buruketa moduan pentsatu ezezagunaren kurba baten forma kalkulatu behar duzula, kurbaren hasierako puntua eta betetzen duen ekuazio diferentziala ezagutuz. Orduan, ekuazio diferentzial hori hartu daiteke kalkulatzeko kurbaren zuzen ukitzailearen malda kurbaren edozein puntutan, behin puntu horren koordenatuak dakizkigu.

Ideia da, nahiz eta grafika ez dugun ezagitzen hasiera batean, hasierako puntua   moduan izendatzen dena (ikusi 1. grafikoa). Ekuazio diferentzialetik lortu daiteke kurbaren malda   puntuan, eta beraz, zuzen ukitzilea.

Pauso edo urrats txiki bat eman behar da zuzen ukitzilean zehar   punturartea. Pauso txiki honetan zehar malda ez da gehiegi aldatzen, beraz ezagutzen ez dugun grafikaren antzekoa izango da. Orduan suposatzen dugu   kurbaren gainean dagoela, eta  rako egindako prozedura berdina jarraituko dugu. Zenbait pauso ostean, polilerro bat ( ) lortuko dugu; normalean polierro hau gure kurba originalaren oso antzeoa izango da, eta hauen arteko aldea minimizatu dezakegu pausoren tamaina behar bezain txikia bada.

Metodoaren azalpena (I) aldatu

Ekuazio diferentzialak,   ekuazioak, problemaren aldaketa nolakoa den adierazten du, ondorioz, puntu jakin batean soluzioak egiten duen kurbaren aldaketa ezagutzeko bidea eskaintzen digu. Eulerren metodoak hasierako balioan oinarrituz,   balioa soluzioaren aldaketatzat hartzen du, alegia,   aldagaiaren aldaketa unitarioak   aldagaiari   aldaketa eragiten diola suposatzen du. Ondorioz, hasierako balioa ezagutuz, hau da,   aldagaiaren   balioarentzat   aldagaiak   balioa hartzen duela jakinaz,   aldagaiari   aldaketa eragiten badiogu   aldagaiak jasango duen aldaketa   izango dela suposatzean oinarritzen da metodoa. Suposizio horretan oinarrituz   aldagaiak   balioa duenean   aldagaiak   balioa hartuko luke. Jakina,   txikia bada errorea ere txikia izango da, baina   handia bada metodoak emango duen soluzioa benetako soluziotik urrundu egingo da.

Metodoaren azalpena (II) aldatu

Gure problemaren soluzioa   balitz, hasierako balioa kontuan hartuz,   izango litzateke, eta ekuazio diferentzialak   adieraziko luke. Hori kontuan hartuz,   funtzioaren Taylor seriea honako adirazpen hau litzateke:

 

Taylor-en serieko lehenengo osagai biak hartzen baditugu Eulerren hurbilketa lortuko dugu, alegia:

 

Taylorren metodoa erbaili daiteke Eulerren metodoarekin egindako akatsak aztertzeko, eta hedatu daiteke Runge-Kutta metodoak eraikitzeko.

Metodoaren urratsak aldatu

Metodoak   soluziotik abiatuta   zenbakizko soluzioak ematen ditu. Horretarako   balioak hartzen ditu, eta   balioak kalkulatzen ditu. Urrats bakoitzean aurreko urratseko balioak erabiltzen ditu zenbakizko soluzioak kalkulatzeko.

Adibidea aldatu

Hasieran dakizkigun datuak:

   

Lortu behat dugu  ren hurbilketa bat Eulerren metodoa erabiliz.

Urratsaren tamaina 1 hartuta ( ) aldatu

Eulerren metodoa aplikatu

 

Hau da, lehenik eta behin kalkulatu behar dugu  . Ekuazio diferentzial honetan   funtzioa definitzen da   moduan.

  lortzen dugu.

 
2.Grafikoa. Urdinez Eulerren metodoa erabiliz,   eta   ekuazioen adierazpen grafikoa. Gorriz   kurbaren ekuazio zehatza. Urratsa   da.

Aurreko pausoa egiterakoan, lortzen dugu   puntuko zuzen ukitzailearen. Gogoratu malda definitzen dela   (  ren aldaketa)ren eta   (  ren aldaketa) ren zatiketa moduan, hau da  .

Ondoren, maldaren balioa biderkatu behar da urratsaren taminarekin  , kasu honetan   dena:

 

Urratsaren tamaina   (  ren aldaketa) denez, urratsa eta zuzen ukitzailearen malda biderkatzean   (  ren aldaketa) lortuko dugu. Emaitza hau batu behar da hasierako   ren balioari lortzeko hurrengo balioa erabiliko duguna kalkuluak egiteko:

 

Prozedura berdina erabili behar da  ,   eta   lortzeko.

 

Prozedura edo algoritmo hau oso errepikakorra denez, kalkuluak erraztu eta akatsak sahiestu ditzake emaitzak taula batean adieraztea.

             
0 1 0 1 1 1 2
1 2 1 2 1 2 4
2 4 2 4 1 4 8
3 8 3 8 1 8 16

Ondorioztatzen dugu   dela. Kurbaren ekuazioa kasu honetan   eta   da. Argi dago Eulerren bidez egindako hurbilketa ez dela batere zehatza aukeratutako   urratsa handiegia delako. Hala ere, gure kalkuluen izaera egokiak ziren 2. Grafikoan ikusi daitekeen moduan.

Beste urrats tamainak erabiliz aldatu

 
3. Grafikoa.   kasua.

Hasieran adierazi den moduan, Eulerren metodoa zehatzagoa da geroz eta urrats txikiagoa erabiltzen denean. Azpiko taulak erakusten ditu urrats desberdinak erabiliz lortzen diren emaitza desberdinak. Lehenengo lerroa aurreko   kasua adierazten du, eta bigarrena 3. Grafikoan adierazita dago.

Urratsa   Eulerren metodoaren bidez Aldea edo errorea
1 16.00 38.60
0.25 35.53 19.07
0.1 45.26 9.34
0.05 49.56 5.04
0.025 51.98 2.62
0.0125 53.26 1.34

Azkeneko zutabearen errorea   eta Eulerren bidezko hurbilketaren arteako aldea da   denean. Lerro bakoitzean, urratsa aurrekoaren erdia da eta errorea, gutxi gora behera, aurrekoare erdia da baita ere. Beraz, ikusi daiteke, gutxienez urrats tamaina txikientzat errorea proportzionala dela erroarekin. In the bottom of the table, the step size is half the step size in the previous row, and the error is also approximately half the error in the previous row.

Taula hau estrapolatzen badugu, 3 hamartarretara zuzena den emaitza lortzeko   hartu beharko genuke eta beraz, prozedura 400,000 aldiz errepikatu. Honek esan nahi du algoritmo hau nahiko garestia da konputazionalki, eta horregatik beste metodo batzu erabiltzen dira, adibidez, Runge–Kutt metodoak, batez ere, zehaztasun handia bilatzen denean

Kanpo estekak aldatu